Santi Leoné haserre Argia digitalean, “Artefaktua”k Sardiniaz eta Iruña-Veleiaz iritzia emateko aukera eman didalako

GAIZKI ERRANKA Argia

Edan Coca-Cola

  • Afera bizkor laburbildu beharko banu (1.800 karaktereko zutabe batean, adibidez), esaldi hau hautatuko nuke: “Ostraka batean Edan Coca-Cola paratuko balu, karbono 14ko probek euskarriaren antzinakotasuna frogatuko lukete, frogatzekotan, baina ezinezkoa litzateke testua III. mendekoa izatea”. Alberto Barandiaranek erran zuen, Sautrelan, 2011ko urtarrilean. Hasier Etxeberria zenak, zorrotz, berehala bota zion galdemodua: “Eta non jartzen du, bada, Edan Coca-Cola”? Zenbait adibide aletu zizkion orduan gonbidatuak, argi eta zehatz.
Santi Leoné @ororostorm
2019ko apirilaren 07a

Veleia afera liburuaren kariaz izan zen elkarrizketa. Bere garaian, miresmenez irakurri nuen Barandiaranen lana, eta oraindik iduritzen zait euskaraz dugun saiakera eta ikerlan eredugarrienetarik. Beraz, aise ulertu nuen –aise ulertzen ahal zuen nornahik– zer-nolako ekarpena egin zion liburuak euskal kulturari; eta zer-nolako ekarpena Sautrelari, egilea gonbidatzeak.

Zailxeago egiten zait, ordea, igartzea zer ekarpen klase egin dioten Elexpururen zenbait teoriak euskal kulturari, eta zer ekarpen klase teoria horiek zalantzan batere jarri gabe hedatzeko aukera emateak non eta Artefaktuan, serio izan behar lukeen literatura saio batean alegia. Homeopata bat gonbidatuko genuke medikuntza saio –berriz diot, serio– batera? Bada, nonbait, ez da problemarik hauspotzeko betiko topiko zaharkituen inguruan –gure hizkuntzaren jatorriaren misterioa, hizkuntza zaharra edukitzeak gure herriari ematen dion harrotasuna, gure autoestimua– dabilen norbait.

Saioaren akaberan, gogoeta morala egin zigun Elexpuruk: galduak gabiltza sukaldaritza goiti eta sukaldaritza beheiti; bizkarra eman diogu gure nortasunari, munduari benetan eskaintzeko dugun altxor zaharrari. Gastronomia ongi dagoela, alegia, baina, edatekotan, edan ezazue III. mendeko Coca-Cola.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 erantzun Santi Leoné haserre Argia digitalean, “Artefaktua”k Sardiniaz eta Iruña-Veleiaz iritzia emateko aukera eman didalako-ri

  1. egilea: lithius

    Iruñako zerrenda beltzean izen bat gehiago… afera behingoz argitzen denenan harekin batera argitaratu beharreko zerrenda, bakoitzak norbere erresponsabilitaea ordain dezan.

    • egilea: Antton Erkizia

      Zerrenda beltzik ez dut nahi, ez niretako ez bertzendako.

      Afera honetan Santik har beza Coca-Cola edo Fanta, berak hala badio.
      Berak derizkigu aportazio onak nork egiten dizkion euskerari eta zein dabilen oker, bera tertuliano-irritzilari-zutabegile-kiliki, berak daki ongi nor kilikatu eta zein astindu, pixontzia eskutan, ezker eskuin, sanfermin prozesio zibil berriaren zaldiko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude