Atzo Euskaltzaindiak II. Nazioarteko Dialektologia Batzarrari hasiera eman zion Bilboko Euskal Museoan. Iruña-Veleia Argituko talde batek pankarta zabaldu zuen atean eta agiri bat banatu euskaltzainei eta biltzarkideei. Honela amaitzen da:
“Aurten egitea aurreikusten den epaiketan Aldundiak 7 urteko espetxe zigorra eta Jaurlaritzak 600.000 euroko isuna eskatzen die Eliseo Gili eta Oskar Eskribanori nahiz eta Euskal Herrirako aurkikuntza handia egin. Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Iruña-Veleiako euskera zaharra suntsitu nahi dute eta Euskaltzaindiak ez du ezer egingo?”
(Berria 03-14)