Liburuaren aurkezpenak jarraipen zabala hedabideetan

Gustura geratu ginen atzo aurkezpenarekin. Pamielako Jose Angel Irigaraik aurkeztuta, Idoia Filloy, Koenraaad Van den Driessche eta liburuaren egilea mintzatu ginen. Hedabideek nahiko jarraipen zabala egin diote. Garak orrialde osoa eskaini dio argazki eta guzti. Ia beste hainbeste Diario Vascok. Noticias Taldekorik ez zen agertu eta Berria ere ez; ez dute ezer argitaratu. Irratiei dagokienez, Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik adierazpenak jaso zituzten kultura programetarako, eta Onda Vascak elkarrizketa egin zidan arratsaldean. ETBk aurkezpenaren berri laburra eman zuen eguerdiko Teleberrietan; gauekoetan ez. Azkenik, Hamaika Telebistak luze jardun zuen bere albistegian eta elkarrizketa bat ere grabatu eta sarean ipini du.

Bestalde, urtarrilaren 16an, Berriozarren egoitza duen XALOA TELEBISTAk elkarrizketa luzea egin zidan. 30:00tik aurrera dago Youtubeko bideoan.

Argazkia: Hamaika Telebista

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

4 erantzun Liburuaren aurkezpenak jarraipen zabala hedabideetan-ri

  1. egilea: Jon

    Irakurri dut liburua, eta arreta eman dit, SORTU eta EAk gaia estaltzeko edo ez mahai gaineratzeko egin zuten akordioaren aipamena , Ez legoke gaizki jakitea SORTUko nork sinatu zuen hori.Eta zu zeu parte zinen ARALAR-ek egingo zuen ezta? EH BILBUrako baitzen.

  2. egilea: Iñaki

    Liburua berriki irakurri dut, eta benetan diot liburu izugarri ona iruditu zaidala. Oso disfrutagarria, irakurterraza eta noski interesgarria.
    Ojala kontu guzti hau “argigarria” den ikerketa eta liburu batekin bukatzen den.
    Zorionak Juan Martin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude