Iruña-Veleia Argitu ekimenaren manifestua eta harekin bat egiten duten “famatuak” prentsaurrekoan agertuko dira ekainaren 14an, Gasteizen. Dagoeneko kultura munduko berrogei bat lagun entzutetsuk sinatu dute agiria eta zerrenda asko luzatzea espero da gelditzen diren egunetan. Egun horretatik aurrera, mundu guztiari eskatuko zaio sinadura, milaka biltzea baita helburua. Laborategiko analisiak eta indusketa kontrolatuak egitea eskatzen da, azken batean, bide judiziala utzi eta bide zientifikora itzultzea, hain zuzen.
Badakizu, “famatu”ren bat ezagutzen baduzu zure inguruan, eskatu guri manifestua eta luzatu egiozu, ados badago sina dezan.