Astebete baino gehiago da akusazio-idatziak auzipetuen eta euren abokatuen eskuetara heldu zirela. Guztiz harrituta geunden horien berririk ez zelako hedabideetan agertzen, beste batzuetan auzipetuak eurak ere prentsaren bidez izaten dutelako lehen notizia, epaitegiak berak filtratzen baititu, Correora nagusiki. Azkenik, auzipetuek eurek kaleratu dute notizia Berria-ren bidez. Gero Gara etorriko zen.
Hori ikusita, Correok eta Noticias de Alavak ere behartuta ikusi dute nonbait beren burua, eta gaur argitaratu dute. Baina bitxiena Noticias de Alavaren berria emateko modua da: ez du aipatu ere egiten Aldundia, hau da, kereila jartzailea eta zigor handienak eskatu dituena. Fiskaliaren kontua dela sinestarazi nahi digu. “Piden cinco años y medio de cárcel para el ex director de Iruña-Veleia” dio titularrak, dagoeneko mundu guztiak dakienean zazpi urte eta erdi eskatzen dituela Aldundiak. “Ahora la Fiscalía ha pedido la apertura de juicio oral y ha presentado su escrito de acusación, hecho público hoy…”. “El Ministerio Público reclama también que Gil y su trabajador…”. “En su escrito, el fiscal recuerda que Gil dirigía las excavaciones…”
Aldundiaren aipamenik ez. Sinesteak ere lanak ematen ditu. Lotsatu egiten ote dira beren ekimenaz? Epaiketaren balizko boumerang efektuaz beldur ote dira?