5.- IPCE (Instituto del Patrimonio Cultural de España), Espainiako Kultura Ministerioaren laborategiko analisiak: iruzur hutsa.
1) Jose Vicente Navarro Gascón funtzionarioaren txostena
Gure ustez, erakunde honek iruzur galanta egin zuen: a) piezak jasotzerakoan: ez zituen eraman hezurrezko eta adreiluzko piezak, datatzeko errazenak eta zehatzenak, nahiz eta bi parteek (Lurmen eta Arabako Diputazioa) hori adostuta izan. Gainera, ez zioten deitu Lurmeni piezak aukeratu eta eramateko orduan. b) Pertsona bakar batek sinatzen du txostena, Jose Vicente Navarro Gascón funtzionarioak. Ez zaio ezagutzen esperientziarik eta titulaziorik gisa honetako lanetarako c) Mikroskopio elektronikoa izan zen bere lanabes bakarra. Ez zituen kimikoki aztertu letra-ildoen gainean dauden geruzak. Zeramikazko piezen gaineko metalak bilatzera mugatu zen. Gutxienez 25 metal ezberdin aurkitu zituen, gehienak kantitate barregarrietan, tartean grabatzeko balio ez dutenak: beruna, latoia, zinka… Metal horien presentzia normala da, esku askotatik pasatu direlako: garbiketa eta errestaurazio prozesuan, Batzordekideen eta grafologoen behaketetan, eta abar. Gainera ez da ahaztu behar piezen kustodia kereila jarri zutenen esku egon dela. Geruzen azpiak ez zituen aztertu ere egin. d) Ondorioa: itxura guztien arabera, funtzionario hau “behartu” egin zuten horrelako txosten txapuza bat egin eta “faltsutasun frogak” aurkitu zituela deklaratzera.
Hona hemen txostenari SOS I-Vak eman zion erantzuna eta Koenraad Van den Driescheren geokimikiaren kritikak.
Hala ere proposamen zentzuzko bat behintzat egin zuen:
Pieza honetaz ari zen:
Hala ere, epaileak ez du agindu geruza kentzea ikusi ahal izateko azpian letrak dauden ala ez. Zergatik ote? Aipatzen dituen beste bi piezei ere ez zaie azterketarik egin.
2) Antelo txostena. Autoak ez du esaten IPCEk bigarren txosten bat ere egin zuela: Tomás Antelo, ‘Informe de examen por imagen’.
Informe del Archivo General del IPCE, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte; Madrid, 2014.
Hemen honi buruzko informazioa. Laburtuz, argazki ultrabioleta bidezko analisia egin zuen Tomás Antelo ikerleak zuzentzen zuen taldeak, eta txostenean ez du inon esaten faltsutasun zantzurik aurkitu dutenik. Esanguratsuak dira Arabako Kultura Diputatuaren hitzak: “No he entendido nada de esas que le he dicho que llegaron el 14 de mayo, pero no yo, ni la Secretaría Técnica ni mi jefe de servicio, por muy Jefe del Servicio de Arqueología que sea, porque venía en unos términos absolutamente…”
Epaileak enkargatutako txosten hau ez du aipatu ere egiten autoak. Zergatik ote?
Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Eliseo epaitzeko autoa eta Elexpururen iritzia
Pingback: Euskera – Ibero – Paleoeuropeo » Blog Archive » El ataque judicial a Iruña-Veleia ha llegado a su máximo nivel
Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Iruña-Veleiaren aurkako eraso judiziala maila gorenera heldu da
El problema y la solución siguen siendo los mismos… mas allá de cuentos e historietas que parecen más propios de una novela que de un juicio… LA PRUEBA SON LAS PIEZAS, LAS PIEZAS HAN DE SER ANALIZADAS POR VARIOS CIENTÍFICOS INDEPENDIENTES Y DE PROFESIONALIDAD Y CAPACIDAD CONTRASTADA A NIVEL INTERNACIONAL… PARA QUE NOS DIGAN DE UNA PUTA (PERDÓN) VEZ SI LAS PIEZAS SON FALSAS O VERDADERAS. Señora jueza, ya está bien de que nos ande contando cuentitos y hechos circunstanciales para justificar su demencial demora mientras que lo esencial no se investiga. Deje que los científicos hagan su trabajo… ya basta !