Bisita gidatuekin jarraitzen dugu. Izena garaiz ematea eskatzen dizuegu, hiru edo lau egun lehenago ahal bada, bazkaria eta abar ondo antolatu ahal izateko. Hona hemen hurrengoak:
irailak 24, larunbata, euskeraz
urriak 2, igandea, gaztelaniaz
Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com
- Hitzordua: 10:45 aztarnategiko aparkalekuan . Bisitak 13:00 arte iraungo du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua.
Aukeran, aholkatua:
- Eguerdian, 14:00, bazkaria Langraitzeko Maos jatetxean (eguneko menua, 18 euro)
- Bazkalostean proiekzioa eta solasaldia jatetxean bertan. Abisatu izena ematerakoan bazkaltzera gelditzen den.
SOS Iruña-Veleia