2015eko irailean eman zuen euskal telebista publikoak euskerazko bertsioa Euskalduntze berantiarra tituluaz eta atzo gaztelaniazkoa, La euskaldunización tardía. 2014a aurkeztu zuen laburpena. Ia urtebete igaro den arren, Alberto Santanak ez du koma bat aldatu. Bere egunean esan zitzaion, esate baterako, Mitxelena, Azkarate, Gorrochategui, Larrea eta de la Rúa-ren presentzia eta iritziak ekartzen zituela bere hipotesiaren ustezko indargarri, eta horietako inor ez dela garbi agertzen ez dokumentalean eta ez bere lanetan hipotesi horren alde. Alferrik. Beste gauza batzuk ere bai, baina hau bereziki larria iruditzen zaigu. Iruña-Veleiako aurkikuntzak, berriz, “supuestos falsos hallazgos” omen; faltsuak izatea komeni Santanari eta teoriaren jarratzaileei, bestela haizeak eramango du eraiki duten paperezko gaztelua. Dokumentalaz esan beharrekoak esanda daude beste leku batzuetan eta loturak ipintzera mugatuko gara:
Aitzol Altuna:1) Dokumentalaren hutsik inportanteenak; 2) Desmontando la hipótesis de la vasconización tardía, 3) La hipótesis de la baskonización tardía. JM Elexpuru: Baskoniako historia bat ala ipuin txar bat? Patxi Azparren: Otra historia de Baskonia 1, Otra historia de Baskonia 2