Berriako Iruñaren alde artikulua zela eta, Euskadi Irratiko Faktoria saioan hitz egitera gonbidatu ninduten joan den asteartean. Elkarrizketaren audioa. Asteazkenean Ibon Sarasola mintzatu zen gaiaz. Sarasolaren iritziz, eztabaida artifiziala da guztiz, Iruñea onartuta dagoelako eta ondo erabiltzen delako ia beti. Baliteke hala izatea. Nolanahi ere, ni ez nago hain seguru eta ondorengo testa proposatzen dut. Eskertzen dira erantzunak (serioak, batez ere).
Testa
Itzuli ondorengo esaldiak euskara batuan Xuxen-en laguntzarik gabe
- 1) Vivo en Iruñea
- 2) Vengo de Iruñea
- 3) Iruñea tiene muchos problemas
- 4) Hay muchas fábricas alrededor de Iruñea (inguruan)
- 5) La historia de Iruñea
- 6) Zizur está al lado de Iruñea (ondoan)
- 7) No me hables de Iruñea
- 8) La plaza de Iruñea
- 9) Navarra no es nada sin Iruñea
- 10) No sabemos si entonces existía Iruñea (partitiboa)
Saria
Galdera guztiak zuzen erantzuten dituenari kafe konpletoa ordainduko zaio Iruña Kafetegian.
Zigorra
Galdera guztiak zuzen erantzuten ez dituzten euskaltzainek ordainduko dituzte Iruña Kafetegiko kafe konpletoak.