Osteguneroko kontzentrazioek zintzo-zintzo jarraitzen dute. 2015eko urtarrilean hasita, astero-astero egiten da bilkura Arabako Diputazioaren aurrean, iluntzeko zortzietan. Gezurra badirudi ere, hedabideek ez dute oraindik honen berririk eman. Ikusezinak dira, nonbait
2016-04-14
Arraroa iruditzen al zaizue? Benetan?
Agidanez askok eta askok egiatan sinetsi zuten “Ebroz haraindi” famatu horren istorioa: Ebroz haraindi “Brunete mediatikoa” dago eta munduko gauza gaizto guztiak, baina Ebroz honaindi izaki puruak, nobleak, garbiak, kristau onak gara guztiok…
Har ezazue euskobrunete mediatikoa eta kazetari eta intelektual organikoak!