Noticias de Absurdistan: daños de destrucción del Patrimonio Cultural titulatu du Koen Van den Driesschek bere azken sarrera. Ertzaintzaren txostena baino gauza absurdoagorik eta surrealistagorik, nekez. Letrak edo marrazkiak dituen zeramika puxketa bakoitza 600 euroan baloratu du Ertzaintzak, horren arabera fiskalak 250.000 euroko isuna eska dezan Eliseoren aurkako balizko epaiketan. Milaka zeramika puxketa joan ohi da zabortegira indusketa normal batean, baliodunak gordeta gero, jakina. Norbaitek horien gainean idatzi izan balu ere, non legoke ondarearen aurkako kaltea? Pentsa, Nuñezek hodeamakina eta kamioien laguntzaz milaka metro harrotu ditu eta dena zakartegira eraman du. Nolakoa izan beharko luke haren aurkako isunak? Baina Nuñezek hor jarraitzen du aztarnategiaren zuzendari, eta epaileak eta poliziak ez diote konturik eskatu.
Eta barrez lehertzekoa (hain tristea ez balitz) faktura bati buruz Ertzaintzak ateratako ondorio harrigarria. 875 euro “estafatzea” leporatzen dio Lurmeni, kontuan izan gabe IRPFari zegokiona zela diru hori. Estafatzen hasita kopuru hori estafatzea ere… Hemen irakur daiteke.