Hedabideek Iruña-Veleia isiltasunez estaltzen jarraitzen dute

Egun lotsagarriaren 7. urteurrena igaro da, eta ikusi duzue hedabideetan erreportajerik?, Eliseo Gili edo Idoia Filloyri  elkarrizketarik?, tertuliarik?, editorialik?, zutaberik? (Anjel Lertxundiren Gogoratzen, salbuespen bakarra).

Hedabideen eta kazetarien 70 helbide daude gure posta-zerrendan. Guztiei bidali zaie beheko oharra, eta baita egun horietarako ekitaldien berri ere. Kazetari bakar bat ere ez da agertu gure prentsaurreko eta elkarretaratzeetara.

Min handiago ematen digu honek guztiak, horietako hedabide batzuk euskalzaleak, abertzaleak, egizaleak, ezkerzaleak… ei direlako, eta zenbaitek antzeko erasoak jaso dituztelako ez oso aspaldi, eta beti agertu ohi direlako zentsuraren eta ahazturaren kontra.

Auzi honetan izan ezik. Auzi honetan benetako Damnatio memoriae egiten ari dira. Sinesteak ere lanak ematen ditu, baina horrelaxe da. Eta ez zaie eskatzen benetakotasunaren alde jartzea. Ez. Auziaz informatzea eskatzen zaie bakarrik. Atera kontuak honek guztiak nolako desesperazioa eta etsipena sortzen duen mediatikoki kondenatua duten eta epaiketaren ezpata buru gainean duen Eliseo Gil gizajoarengan eta Lurmeneko beste kideengan, eta baita, jakina, auzi triste hau argitu nahirik adarrak apurtzen gabiltzanon artean.

Gure indar urriekin salatzen jarraitzea, besterik ez zaigu geratzen. Eta gauzak berdintsu ikusten dituztenei gauza bera eskatzea. Beraz, badakizu…

***

Hona hemen hedabideei eta kazetariei azaroaren 10ean bidalitako mezua. Ez du arrakasta handirik izan.

Kazetariei eskaera (ez da argitaratzeko)

2005 eta 2006 urteetan Lurmenek, Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoek zuzendutako taldeak, 400 pieza baino gehiago aurkitu zituen inskripzioekin Iruña-Veleiako aztarnategian.  Piezak aztertzeko, Arabako Foru Aldundiak Batzorde bat eratu zuen. Honek 2008ko azaroaren 19an faltsutzat jo zituen piezak, batzordekide batzuen iritzian oinarrituta, eta egun berean kalera bota zuen arkeologo taldea eta epaitegira eraman zuen auzia.

Azaroaren 19an zazpi urte betetzen dira hori gertatu zela, eta oraindik Eliseo Gilen aurkako auziak instrukzio fasean jarraitzen du. Sinestezina baina egia.  Fiskalaren edo epailearen aldetik inolako akusaziorik egon ez arren, difamatuta eta mediatikoki kondenatuta aurkitzen da, defentsarako inolako aukerarik gabe.

Bitartean Julio Núñez zuzendari berriak sarraskia egin du aztarnategian hondeamakina handi bat erabiliz. Bost urtez jardun du lanean eta oraindik ez du ia ezer argitaratu. Aurten ez du indusketa kanpainarik egin. Aztarnategia ia abandonatuta ageri da.

Konturatuta gaude azken urteetan hedabideek ez diozuela batere arretarik jartzen gai honi. Uste dugu gaia inportantea dela gure herriarentzat alderdi askotatik, eta eskatzen dizuegu zazpigarren urteurren hau aprobetxatzeko  zuen agerkarian informazioa emateko, erreportaje elkarrizketa edo dena delakoen bidez

Gu laguntzeko prest gaude informazioa biltzen, kontaktuak egiten eta abar. Gure helbidea: webmaster.sosveleia@gmail.com

Esker mila aurrez.

SOS Iruña-Veleia

Petición a los periodistas (no es para publicar)

Iruña-Veleia: siete vergonzosos años.

En 2005 y 2006, el equipo dirigido por el arqueólogo Eliseo Gil halló en el yacimiento de Iruña-Veleia más de 400 piezas con inscripciones. Con el fin de estudiar estas piezas, la Diputación Foral de Álava constituyó una Comisión. El 19 de noviembre de 2008 los hallazgos fueron declarados falsos en base a la opinión de algunos miembros de la Comisión, decretándose la expulsión del equipo arqueológico del yacimiento y la judicialización del asunto.

Han transcurrido siete años y la querella contra Eliseo Gil continúa en fase de instrucción. Increíble pero cierto. Aunque a día de hoy no existe ni acusación fiscal ni judicial contra él, ha sido difamado y condenado mediáticamente, y se encuentra en un estado de indefensión total.

Mientras tanto Julio Nuñez, el actual director, ha realizado un gran destrozo en el yacimiento usando un excavadora. Ha trabajado durante cinco años y todavía no ha publicado prácticamente nada. Este año no ha habido campaña. El yacimiento produce la impresión de un lugar abandonado.

Es evidente que estos últimos años los medios de comunicación no habéis informado sobre el asunto. Nosotros creemos que se trata de un tema muy importante para nuestro pueblo, y por ello os pedimos que aprovechéis este séptimo aniversario para informar sobre la situación por medio de entrevistas, reportajes, etc.

Podéis contar con nuestra colaboración a la hora de recabar información, hacer contactos, etc. Nuestra dirección: webmaster.sosveleia@gmail.com

Gracias de antemano.

SOS Iruña-Veleia

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude