Martin Ttipia, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren Jatorriko kideek gaur egin dute, laugarren aldiz, grafitoak ikusteko eskaera Arabako Foru Aldundiko gobernu berriari
– Lurmenek grafitoak Arabako Foru Aldundiari eman zizkionetik Aldundiaren faltsukeriaren aldekoek ikusi ahal izan dituzte grafitoak baina beste inork ez.
– Argazki batzuen arabera, grafito batzuk sakon garbitu dituzten susmoak daude, datatzeko aukerarik sekula egon ez dadin
– Beste grafito batzuetan kola kendu eta piezak askatu dituztela eta berriro itsatsi dituztela ematen du beste argazki batzuen arabera. Hori egitea oso kaltegarria da piezentzat eta ez litzateke onartu behar.
– Gai honetan oso kezkatuta gauden hiru elkarteek, Martin Ttipiak, SOS Iruña-Veleiak eta Euskeraren Jatorriak, pieza guztiak egoera onean dauden ala ez egiaztatu nahi dute. Aurretik ere eskatu izan dute grafitoak ikustea baina 6 urte hauetan ez dute erantzunik jaso.
– Horrez gain, Euskeraren Jatorria Elkarteak gaur mundu osoan banatuko duen Iruña-Veleia Newspaper berripapera aurkeztu du. Esan behar da berripaper honen advisorra Edward Harris dela, arkeologia modernoan erabiltzen den erregistro-metodoaren sortzailea. Munduko 3.000 arkeologo eta ondare zaintzaileri bidaliko zaie Iruña-Veleiaren gaian sakonduko duen berripaper hau; urtean hiru ale egingo dira.
– Helburua gai hau nazioartera ateratzea eta Euskal Herriko agintarien eta EHUren axolagabekeria salatzea da, grafitoak ez datatzeagatik eta hondeamakina batez sektore oso bat suntsitzeagatik
– Patxi Zabaletak zenbait egunkaritan aipatu duen moduan, nola da posible 6 urtetan Lurmenek 400 grafito aurkitzea eta EHUko Julio Nuñezek daramatzan azken 6 urte hauetan bat ere ez agertzea?
– Ez ote da suntsitzen jardungo bere faltsukeriaren kontra doazen grafitoak?
Gogoratu behar dugu Lurmeneko zuzendaria zen Eliseo Gilek 100 grafito datatzea eta kata kontrolatuak egitea eskatu ziola orain dela 7 urte Arabako Foru Aldundiak izendatutako eta gehienbat EHUko Letren Fakultateko kidez osatutako Aholku Batzordeari, baina honek uko egin ziola. Horrela, geruza erromatarrek grafitoak garai horretakoak zirela zehazten bazuten ere, zientifikoki berresteko aukera gabe gelditu zen.
Geroago gauza bera eskatu zion epaileari, hain zuzen ere zeramikak, adreiluak eta hezurrak datatzea. Baina berriro hauetako bi multzo, hezurrak eta adreiluak, ez ziren aztertu eta zeramikak ere ez ziren datatu, gainazaletan zeuden metalen azterketa hutsa egitera mugatu zirelako. Emaitza bitxia izan zen, izan ere, topatu zituzten metal modernoak ez baitziren lehenago agertu Adituen Batzordearen txosten batean ere. Gogoratu behar da, grafitoak datatzeko, idazkunen ildoetan dauden sedimentuek eta kare-geruzek zenbat denbora daramaten aztertu behar dela eta hori ez dutela egin nahi izan Madrileko laborategian.
Oraindik ez dakigu grafitoak noizkoak diren, Europako arkeometria laborategi izentsu batera ez direlako bidali nahi izan. Zergatik?
Une honetan grafitoak faltsuak direla dioten 7 txosten daude, baina bestaldean badira 25 txosten, irizpen eta gutun (2) egiazkoak izan daitezkeela diotenak, eta horietako bi txosten aldizkari zientifikoetan argitaratu dira: http://euskararenjatorria.net/?p=2236
(http://euskararenjatorria.net/etik jasoa)