“Antelo Txostena”, IPCEren idatzi misteriotsua aztertzen dihardute Ama Atan

Ama Ata. Gaia jarraitu duenak jakingo du Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) delakoak (Espainiako Kultura Ministerioaren erakundea) azterketa analitikoak egin zituela   epailearen eskariz, eta J. V. Navarro Gascón-ek sinatzen duen txostena iruzur hutsa dela.

2014ko martxoan erakunde beraren beste txosten bat heldu zen epaitegira:

segundo_port

Tomás Antelo, ‘Informe de examen por imagen’.
Informe del Archivo General del IPCE, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte; Madrid, 2014.

Ostraka mundua-tik jaitsi daiteke txostenaren zati baten pdf-a. Kontua da txosten honetan ez dela inon faltsutasunaren zantzurik agertzen. Aztertu dutenek diote terminologia ultrateknikoan idatzia dagoela eta ez dela ezer ulertzen. Eta susma daiteke ezin dutela garbi esan ondorioa , hau da, ez dutela inolako faltsutasun arrastorik aurkitu. Lurmenen defentsak hilabeteak daramatza txostenaren koloretako kopia eskatzen,  baina oraindik ez du lortu kopia hori. Argazki ultrabioletak egin dizkiete piezei, eta ezinbestekoa da koloretako bertsioa irudiak interpretatu ahal izateko.

Surrealismoa gailurra jotzen ari da txosten hauekin. “Navarro Txostenak” piezak faltsuak direla ondorioztatzen du, eta ez du erakunde beraren “Antelo Txostena” aipatzen. Lau hilabete geroago, “Antelo Txostenak”  ez du faltsutasuna ondorioztatzen, eta ez du “Navarro Txostena” aipatzen. 2014ko uztailaren 3an Iciar Lamarain, Kultura Diputatua, Arabako Aldundian azalpenak ematen EAJ/PNVko Pedro Ignacio Elosegiren eskariz:

” No he entendido nada de esas que le he  dicho que  llegaron  el  14  de mayo, pero no yo,  ni  la  Secretaría Técnica  ni  mi jefe de servicio, por muy Jefe del Servicio  de Arqueología   que   sea,   porque  venía   en   unos   términos absolutamente… Se ha mandado a personas que podían entender ese lenguaje,  tal vez químicos, tal vez físicos, no  sé…Yo  ya  le digo,  leí  y  dije:  esto  no lo entiendo.  “Yo  tampoco”,  la Secretaría. Vamos a ver a quien sea y que nos aclaren. Y ya  le digo que no tengo ningún inconveniente, en cuanto nos hagan  un
balance de qué dice esa segunda página, hacerles una entrega de ello.”

Eta lasai geratuko zen. Hau maila. “Nibeloia”, esango luke norbaitek. Urtebete igaro da eta badirudi oraindik ez dutela deskodetu txostena, berririk ez dago behintzat.

El segundo informe del IPCE: Kafka en blanco y negro titulatu zuen Koen Van den Driesschek Ama Atan. Blog bereko este lotura batzuk:

Los peritajes del Instituto de Patrimonio Cultural de España para el caso de Iruña Veleia

Evidencias de autenticidad: la pieza 12799

Evidencias de autenticidad: la pieza 10826

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat “Antelo Txostena”, IPCEren idatzi misteriotsua aztertzen dihardute Ama Atan bidalketan

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Iruña-Veleia: Epaitegiaren 2. txosten misteriotsua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude