Edward Harrisek hitzaldia eman du Madrilen, eta gauza interesgarriak esan Iruña-Veleiaz

Hitzaldiaren bideoa      Galde-erantzunak

Euskeraren Jatorriaren blogean irakurtzen dugunez, Edward Harrisek, Harris matrix metodoaren asmatzaileak, hitzaldia eman zuen Madrilen, Museo Nacional de Arqueología-ko aretoan, martxoaren 17an. Notizia kopiatzen dugu aipaturiko blogetik:

Harris

“Edward Harris ezaguna da Iruña-Veleiako grafitoen aldeko txosten bat egin zuelako eta gai honi buruzko lehenengo biltzarrean egindako txostenagatik (Bideoa).

Astearte honetan berak sortutako Harris Matrix-i buruzko hitzaldia eman zuen berriztatu berri duten Arkeologia Museoan eta aretoa erabat bete zen, 300 pertsonetik gora joan zirelarik.

Edwardek metodoa nola sortu zuen azaldu zuen eta Iruña-Veleiako gaia aipatu zuen hitzaldian. Berriz ere indusketa guztiz zuzen egin zela aipatu zuen, berak pertsonalki landa koadernoak aztertu zituelako eta eztabaida maila arkeologikoan baino ez zela egin behar azpimarratu zuen, eta ez zela beste parametroekin nahastu behar, ez linguistikoak, ez politikoak, ez une bakoitzean komeni diren bestelakoekin.”

2012an Gasteizko biltzarrean egon zenean egindako argazkia da ondorengoa, Harrisek berak idatzitako artikuluarekin batera The Royal Gazette aldizkarian agertu zena.

rglogo1

Idoia Filloy eta Eliseo Gilekin Gasteizen, 2012an

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude