50 bat lagunek jarraitu zuten astearteko hitzaldia. Koenraad van den Driesschek egin zuen sarrera, euskaraz, testu sentikor bat irakurriz. Auzia nola ezagutu zuen eta, bidegabekeriaz jabetuta, nola murgildu zen azaldu zuen, besteak beste.
Alicia Satuék luze eta sakon jardun zuen. Latin bulgarra zer den eta zer ez azaldu zuen lehendabizi. Munduko espezialista onenen testuak pantailan proiektatuz, latinaren eboluzioa esplikatu zuen: deklinabidearen galera progresiboa, preposizioen ugaritzea, bitarteko egokitzapenak, eta abar. Latinetik erromantzerako ibilbidea, azken batean. Gero, Iruña-Veleiako latinezko hainbat grafito erakutsi zituen, eta ikusi ahal izan zen ia hitzez hitz betetzen dela Iruña-Veleian latin bulgarreko espezialistek diotena.
Aliciaren hitzaldiaren bideoa ikusgai dago ostraka.mundua blogean.
Koenraad van den Driesschek analitikez azkenean esan zuena ere bai. Galde-erantzunetan nik esandakoa ere bai.
Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Alicia Satueren hitzaldia Iruña-Veleiako latinari buruz