Bittor Kapanaga hil zeneko II. urteurrenean haren figura eta obra gogoan

kapanagairudia

Bittor Kapanaga Elorza Otxandion jaio zen 1925ean eta 2011ko uztailaren 14an hil. Gerra osteko sasoi gogorretan alfabetatze kanpainak antolatzen, kooperatibak sortzen, politikagintzan eta herrigintzako beste hainbat arlotan jarduna. Unibertsitatera joateko aukerarik izan ez arren, jakinduria handiko gizona zen. Abeslari, idazle, politiko eta herrigintzako beste hainbat arlotako pertsona askorengan eragin sakona izandako pertsona. “Otxandioko aztia” deitzen zion zenbaitek. Artikulu ugari ditu aldizkarietan eta egunkarietan argitaratuak. Euskera Erro eta Gara (1978) liburuak leiho berriak zabaldu zizkien euskararen etimologia, jatorria eta horrelako gaietan interesatzen direnei.

Kapanagak Bergarako UNED-en 1995ean Euskaldunen erlijio zaharra tituluaz emandako hitzaldiaren pdf-a eta audioa eskura daitezke. Benetako harribitxia.

Jakinarazi behar, bestalde, talde bat ari dela Bittorren figura eta obra ezagutarazteko urratsak ematen. Paper ugari utzi zuen argitaratu gabe (hizkuntzari buruzko lanak, poemak, iritzi-artikuluak, gutunak…) eta horiek egokitzea eta argitaratzea izango da ekimenaren helburu nagusia.

Dagoeneko, Bittorri buruzko blog berezi bat irekita dago. Euskararen Jatorriaren blogean ere Kapanagaren zenbait lan aurki daiteke.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Bittor Kapanaga hil zeneko II. urteurrenean haren figura eta obra gogoan bidalketan

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Bittor Kapanaga orain 2 urte joan zitzaigun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude