Prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Gasteizko Bibaten. Bertan ziren Julio Nuñez, Joaquin Gorrochategui eta Pilar Ciprés, hirurak EHUko irakasleak. Esan dute lehenengo aldiz dokumentatu dela VELEIA izena “in situ”, eta dagoeneko ez dagoela dudarik Iruña Veleia dela. Transkripzioa ere eskaini dute. EiTBn ikus daitekeenez, EUKARPUS REI PUBLICAE VELEIANORUM SERVUUS MATRI DEAE DEDICAUIT
Astia izango da honetaz luze berba egiteko baina lehen komentario batzuk:
- Ostraka Munduan ederki asko azalduta dagonez, 11 aldiz agertzen da VELEIA izena grafitoetan. Horietatik bostetan VELEIAN forman. Hemen adibidez.
- Altarean VELEIAN irakurtzen dena VELEIANORUM (?) ulertu dute EHUko epigrafistek. Baina gentilizioa ez al zen ba VELEIENSIS? Eta genitibo plurala ez al da ba VELEIENSIUM?
- Inskripziotetako M altuak Gorrochateguirentzat grafitoen faltsutasun froga nabarmenak dira. Baina altarean ikusten dugun M bakarra, MATRI hitzean datorrena, ez al da altua? Ez al zegoen Gorrochategui bera gaurko aurkezpenean?
- Dirudienez, ez du testuinguru arkeologikorik piezak. Hondeamakinarekin ari zirela aurkitu al zuten?
- 2012ko urriaren 25ean agertu bazen, ezal dute gehitxo itxaron aurkezteko?
Informazioa: Ostraka Mundua, Ama Ata, Euskeraren Jatorria, Berria
Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Nuñez haimagarraren aldiz gezurretan: “Veleia” hitza
Pingback: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Veleia hitza 11 ostraketan azaltzen da, orain Nuñezek ere aurkitu du