Bilduk ez ditu grafitoen laborategiko analisiak eskatuko

Joan den martxoan Sos Iruña-Veleiako ordezkaritza batek bilera egin zuen Arabako Batzar Nagusietako Bilduren ordezkaritza batekin. Auziaren gainean informatzea zen helburua, eta horrez gain, bi eskaera egin zizkion Plataformak Bilduri:

1.- Bilduk publikoki ager dezala grafitoen laborategiko analisien aldeko jarrera, bat eginez horrela Gasteizko Epaitegiaren eskariarekin.

2.- Bilduk mozio bat aurkez dezala Biltzar Nagusietan analisiak eskatuz.

Duela gutxi jakin du Plataformak erantzuna, telefonoz: Bilduren barruan denetariko iritziak daudela gaiari buruz, eta ez duela ezer esango epaileak erabaki bat hartu arte.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

7 erantzun Bilduk ez ditu grafitoen laborategiko analisiak eskatuko-ri

  1. egilea: Xabi

    Bilduren erantzunaren gauzarik mamitsuena: “epaileak erabaki bat hartu arte”. Tira, lelo bera erabiliko dugu Otegiren epaiketari buruz edo beste horrelako ehunka epaiketari buruz galdetzen digutenean, bai: “epaileak erabaki bat hartu arte”

  2. egilea: Iruña

    Lotsagarria! Xehetasun hauetan ikusten ari gara nola babesten duten hauek euskal nortasunaren ezagutza!  Gauza batzuetarako Bilduk oso euskaltzalea dela esaten du, baina bestetan ez. ANALISIAK ORAIN!

  3. egilea: Antton

    Nik ere hala diot: analisiak orain !!.

    Guztiz injustua iduritzen zait epailearen UTZIKERIA. Utzikeria, mingarria den utzikeria: hori da hitza.

    Baina, halere ANALISIEN ESKARIA eta OTEGIren egoera konparatzea ez zait egokia iduritzen. Ez egokia, ez justua. Maltzurra iduritzen zait, amorrua dariola. Ez dakit zer duen Elexpuruk Bildurekin, ez dakit eta ez zait batere inporta; beraiek jakinen dute.

    Baina haratx nire ustea: injustizia batek ez du zilegi egiten beste injustiziarik.

  4. elexpuru egilea: Juan Martin Elexpuru

    Antton: ez dut zure iruzkina ulertu. “Ez dakit zer duen Elexpuruk Bildurekin, ez dakit eta ez zait batere inporta; beraiek jakinen dute”. Nik ez baitut ezer esan Otegiri buruz. Otegi aipatzen duen iruzkina Xabi sinatzen duenarena da.

  5. egilea: Anttton

    Barkatu, Elexpuru.
    Goiko marra, azpiko marra…hanpa sartu dut. Testuaren egilea ez da goian ageri dena, baizik eta azpian ageri dena, marra eta gero.

    Zuzentzen dut: “Ez dakit zer duen XABIk Bildurekin, ez dakit eta ez zait batere inporta”.

    Barkatu.

  6. egilea: Xabi

    Kaixo Antton,
    Bildurekin ez daukat ezer, askotan bozkatu diet eta. Benetan mintzen nauena Arabako Bilduk emandako erantzuna da, daukagun justiziari zilegitasuna ematea, noiz eta eskabadora batek sektore oso bat suntsitu zuenean, kulturaren ondarearen kontra azken 40 urteotan egindako astakeria handienetako bat eginez, justizia horrek balekotzat eman zuen.
    Nahiz eta justizia horrek, Gilen datazioen eskaera orain ia 2 urte onartu bazuen ere, egin gabe jarraitzen du, eta seguruenik, ez du egingo, Zer jokatuko dugu?
    Espainiako justizia hori, zer eta zientziaren (arkeometria) aurrean jartzea,  tira, nola definituko genuke… itsua, eroa? ala kobardea? Txillardegi, etorri eta jarri orden apur bat mesedez!

  7. egilea: Antton

    Kaixo Xabi:
    Seguraski pare-parean gaude Tribunaletako justizia horretaz dugun iritzian.
    BILDUk emaniko erantzunari KRITIKA egitea, ongi deritzot. Zuzena.

    Amorrua honexek eman dit: “Tira, lelo bera erabiliko dugu Otegiren epaiketari buruz”. Konparazioa nazkagarria da eta injustua da.

    Espaniako justizia hori…hau eta hori eta hura…baina, Xabi, goazen aintzinera: zer egin dezakegu ?
    Egoera dagoen puntuan, ez zait iduritzen SOS Plataforma asmatzen ari denik: ezin gara egon hau eta hori eta hura, beti negarrez. Zerbait egin dezagun, betikoa bada ere, zerbait eta egin. Ez zaizu iduritzen?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude