‘Atlantiar’, Euskal Herriaren paleolito aroari buruzko biltzarra Ficoban maiatzaren 18an

‘Atlantiar’ izenaz, Jauzarrea Elkarteak antolatuta, Euskal Herriaren  paleolito aroari buruzko biltzarra egingo da Ficoban maiatzaren 18an. Prentsaurrean azaldu zutenez (ikus Berria, Noticias de Navarra eta Gara), Arkeologia, Hizkuntzalaritza eta Genetika izango ditu ardatz nagusiak. Sona handiko ikerlariak gonbidatu dituzte, Teo Vennemann hizkuntzalari germaniarra, Stephen Oppenheimer genetista britaniarra edo Bruce Bradley Exeter-eko unibertsitateko arkeologoa, adibidez. Joxan Mujika eta Xabier Peñalver euskal arkeologoak ere parte hartuko dute. Hona hemen biltzarraren programa. 50 euro da matrikula; maiatzaren 10era arte eman daiteke izena.
Hemen Localiaren bideoa.

HIZLARIAK

Stephen Oppenheimer. Oxford
Unibertsitatea. ‘Gizakiaren jatorria: iraganeko gizakia eta modernoa,
Afrikako irteera eta mendebaldeko Europaren birkolonizazioa’.
Jean Clottes. Frantziako Kultur Ministerioko haitzuloetako margolanetako aholkulari zientifikoa da. ‘Xamanismoa Paleolitikoko haitzueltan’.
Aude Labarge eta Joelle Darricau. Isturitz Otsozelaia kultur guneko kideak. ‘Goi Paleolitikoko aniztasun kulturala Isturitzeko adibidetik abiatuta’.
Peter Bakker. Aarhus
Unibertsitatea. Hizkuntzalaria da. ‘Euskal hizkuntzaren ezaugarri
tipologiko egonkorrak: iraganeko hizkuntz genealogiaren loturan argirik
botatzen al dute?’.
Javier Goitia. Ingeniaria eta geografoa. ‘Hizkuntzaren arkeologia’.
Bruce Bradley. Exeterko Unibertsitatean arkeologian doktorea. ‘Solutriarren irtenbidea: Ipar Amerika Atlantiarreko biztanleriaren jatorria’.
Dennis Stanford eta Margaret Jodry. Wahshingtongo
Smithsonian Institutionen arkeologian doktorea bata, eta Paleo Cultural
ikerketa taldekoa bestea. ‘Europa eta Ipar Amerikaren arteko itsas
tradizioaren ebidentziak azken glaziazioan’.
Joxan Mujika eta Andoni Tarriño. EHUkoa
bata, eta Gizakiaren Eboluzio Ikerketa Zentro Nazionaleko kidea bestea.
‘Mendebaldeko Pirinioko Madeleine aldiko bideak bidegurutzean’.
Xabier Peñalver. Aranzadi. ‘Praileaitz Madeleine aldiko behe garaian’.
Theo Venneman. Ludwig Maximilian Unibertsitatea. ‘Hizkuntz baskonikoaren substratua Europa erdialdean’.
Stephen Augustine. Kanadako
Zibilizazioen Museoko kidea. ‘Lehendabiziko nazioetako hautematea
planteamendu historikoekiko oraintsuko teorien arabera’.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude