2006ko ekainaren 15ean (sei urte laster) eman zen prentsaurreko bidez euskarazko grafitoen berri, eta harrezkero Interneteko foroak izan dira auziaren borrokaleku beroenak. Madriletik kudeaturiko Celtiberia.net izan zen lehena, han hasi ziren beren artilleria guztia erabiltzen faltsistak. Alicia Canto irakaslearen gidaritzapean, argazkiak eta informazioa iragazten jardun zuten informazio pribilejiatua manejatzen zuen EHUko zenbait katedratikok, Gyps, Tomas Deuna eta gisako goitizenez mozorrotuta. 2007ko uztailean bat-batean itxi zen Celtiberia.net, kudeatzailearen arazo pertsonalengatik, diotenez.
Baina udazkenerako irekita zegoen atzera, izen berriarekin, hori bai: Terrae Antiquae. Lehen aipaturiko katedratikoak ere ezizen berriak estreinatu zituzten,
Vetusta Venus, Satorrotas, Santo Tomas, Txatxi Piruli…. Blog hauek izango dira faltsutasunaren aldekoen arma astunak, eta Canto anderearen gidaritzapean gupidagabe jardungo dute faltsutasunaren tesiaren alde eta Eliseo Gilen eta Lurmenen aurka. Jakina, blog irekiak direnez, bestelako iritziak ere ugari entzungo dira.
Blog hauekin batera IIM (Iesus Ioshe Mariam) blogak jardungo du, bere burua
“el azote de Eliseo Gil”tzat zuen Salvador Cuesta “Sotero” gasteiztarraren gidaritzapean. Hainbeste anonimoren artean, izenpetutako bitxi hau ere aurkitzen da Soteroren blogean:
Autor: joseba a. lakarra
Estimado Sotero
A Joaquín Gorrochategui y a mí —fervientes admiradores suyos desde
antaño— nos gustaría tomarnos un café con usted, cuando pueda. He
intentado localizarle ayer por el listín pero no lo he conseguido (hay
bastantes Cuestas en Vitoria y parecía que todos estuvieran fuera de
casa).
Para ponerse en contacto conmigo tiene usted ya mi mail.
Atentamente, joseba lakarra
Fecha: 24/11/2008 00:09
Erreparatu datari. Euforiaren mozkorraldiak ordura arteko mozorroa kentzera eraman zituen faltsutasunaren aldarrikatzaile sutsuenak. Ez ziren bakarrak izan, oraintxe ikusiko dugunez.
2008ko azaroaren 19an grafitoak faltsuak zirela “ofizialki” deklaratu eta bi hilabetera, Lorena Lz. de Lacalle diputatu anderearen prentsa-arduradun Luis Karlos Garcia “Txarli” xalo-xalo agertzen da jasotako laguntzagatik foroari eskerrak emanez IIM bertan:
Por: Luis Karlos Garcia el Sábado, 17 Enero, 2009
a las 4:42 pm
Arratsaldeon guztioi! Muy buenas tardes a todo el mundo! Mi nombre ya lo
ven, y soy asesor de Comunicación de Lorena, la Diputada.
Llevo mucho tiempo leyendo su página. Hay gente que antes dormir hace otras
cosas; yo me dedicaba a entrar en esta página (y en otras… del tema), ya ven…
Motivos profesionales. Y, digámoslo así, no me he aburrido.
Me ha servido mucho, no lo oculto. Pero ahora quiero reconocer la labor que
muchos han hecho desde la red, colaborando en la resolución de este entuerto,
en cierta forma, de un modo indirecto; pero ayudando, y mucho: todos y todas,
quienes escribían en un sentido y quienes lo hacían en otro, todo ha servido.
Podríamos hablar de mil cosas, pero mejor dejarlo estar. Escribo para
agradecer, y porque de ahora en adelante visitaré otras páginas antes de
dormir…
Eskerrik asko eta laster arte!
Beste blog batzuk ere izan dira gutxi edo asko bide bide berari jarraitu diotenak, El Barco Celtíbero, Trifinium... Kontua da poliki-poliki denak mututu direla. Orain dela urtebete inguru itxi zen IIM, eta Terrae Antiquae, auzi honetako blog aktibo eta bisitatuena, erdi hilik dago egun, faltsutasunaren aldeko guztiak erretiratu egin direlako. Egia esan, Batzordeak beren txosten kaskarretan azaldutako argudio kaskarrei ezer gutxi gehitu diete hiru urte hauetan.
Benetakotasunaren aldekoak, berriz, indartuz eta ugarituz joan dira poliki-poliki, eta nahiz eta une honetan gauza motel egon notiziak urri direlako, bizirik jarraitzen dute. Irakurtzen duzun honetaz gain, hor daude SOS Iruña-Veleia, sortzen lehenetarikoa izan Ostraka Mundua, Angulo Oscuro, Iruina, eta Iruña-Okako Udalaren bloga. Eta TAn ere benetakotasunaren aldekoak geratu dira bakarrik.
Zergatik ote?