Bittor Hidalgok Sustatun idatzitako sarrerari esker izan dut Joseba Lakarrak Diario Vascon, EHUko udako ikastaroen testuinguruan, egindako adierazpenen berri. Iruña-Veleiako auzia gaizki itxi da dio titularrak. Sustatuko nire erantzuna kopiatzen dut azpian:
“Ene bada, hau ezustekoa! Askok pentsatzen genuen hizkuntzalariak, eta Joseba Lakarra zehazki, izan zirela faltsutasunaren protodefendatzaileak. Artean piezak inork zalantzan jarri ez zituenean, Lakarrak, euskararen historian autoritate handienak, deklaratu zuela euskarazko testuak ezinezkoak zirela, eta beraz faltsuak, eta gauzak hain argi zeudenez, atzetik etorri zitzaizkiola arkeologoak, epigrafistak, latinistak, eta abar. Baina erratuta geunden, bistan da, gauzak alderantziz izan zirelako, nonbait, “euskarazkoarekin zalantzak izanda ere” irakurtzen baitiogu.
Dena dela, ez legoke gaizki bere txostena berriz irakurtzea, non besteak
beste esaten duen: ‘Creo no exagerar diciendo que, al menos para mí, como filólogo vasco, Veleia –por lo que a la filología vasca se refiere– ya antes de finalizar junio de 2006 había dejado de ser un problema científico para convertirse en otro de muy diferente índole: policial y judicial, por un lado, historiográfico (…) por otro. 2006ko ekainaren 21ean aztarnategira egindako bisita komentatzerakoan dio hori. Sei egun lehenago aurkeztu ziren aurkikuntzak, eta aurkezleen artean zegoen bere adiskide Joakin Gorrotxategi, zeinek beste gauza batzuen artean zera deklaratu zuen, Radio Euskadi-ko audioan jasota dagoenez:
‘Geure ata zutan, Geure ata zutan. Bien, me parece que recoge, a mí me
parece, es una interpretación personal que habrá que ver, que recoge el saludo entre los cristianos, ‘Nuestro Padre -es decir Dios- en vosotros’, ‘esté en vosotros’, ‘sea con vosotros’. (…). Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude, que han aparecido unas leyendas escritas en alfabeto latino sobre material cerámico básicamente, aunque también hay vidrio y hay huesos, con leyendas en vasco antiguo. A falta de una precisión en la cronología, esto siempre hay que tenerlo aquí en la cabeza, podemos fechar el material como en la antigüedad tardía. Es decir, vale decir en principio desde el tercero hasta el sexto.’
Gorrotxategik esandakoak duela bost urtekoak dira. Gerora, idazkunen ikerketan sakondu ahala, zeharo aldatu du eritzia. Uste dut hori esatea falta zitzaizula. Hona hemen Gorrotxategiren hitz batzuk eritzi aldaketa horren arira: “Esan izan da indusketa protokolo zuzenen arabera egin dela, eta sinesgarritzat jo dute laborategitako analisi zenbaitetan oinarritutako azalpena, eta horrela frogaren pisua, hau da, faltsutasunarena, beste inoren bizkarrean jarri nahi izan dute, sen onaren aurka. Horrela jokatu dute gaur egungo gure gizartean zientzia esperimentalek duten irudi positiboaren erruz, aurreikusiz zientzia esperimentalen eta gizarte zientzien argudioen artean lehenek izango zutela gizartearen onespenik handiena”.
Xabier: jakin nahi nuke Gorrotxategiren gaur eguneko iritzia, ze orain dela urte eta erdi, Gasteizko hitzaldi bateko testuinguru berezian, esan zuen: “Que vengan los arqueómetras y aclaren esto”. Gorrotxategi gizon jakintsua da eta iruditzen zait agertuko duela analitiken aldeko jarrera, beranduegi izan baino lehen. Ez dugu ahaztu behar epaileak edozein momentutan bidal ditzakeela piezak atzerriko laboratorio batera analizatzera. Nik oso zalantza gutxi dut emaitzaz. Eta analitiken aurka daudenek ere badirudi nahiko argi dutela.