Ekainak 4, giza-katea Gasteizen

Iruña Veleia: Analisiak Bai, Suntsipenik Ez

Urtebete baino gehiago igaro da Gasteizko Epaitegiak, Lurmenen eskariz, laborategiko analisiak egingo zituela agindu zuenetik. Sinestezina bada ere, epaitegi horrek ez ditu oraindik piezak laborategira bidali.

Uztailean beteko da urtea Arabako Foru Aldundiak izendatutako Julio Nuñez arkeologoak indusketak hasi zituela hondeamakina handi bat erabiliz. Leku askotan metro eta erdiraino sakondu zuen, zorua jo arte, eta zabortegira bidali harrapatu zuen guztia.

Aurten beste 625.000 euro jaso ditu Nuñezek suntsipenarekin jarraitzeko. Hori gelditzeko, ekainaren 4an, goizeko 11:30etan, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan (Virgen Blancan) bilduko
gara. Xingola batez Bibat Museoa eta Justizia Jauregia lotuko ditugu, datazioen aldeko eta suntsipenaren aurkako jarrera aldarrikatzen dugun bitartean.

Animatu eta parte hartu euskararen eta gure ondarearen defentsarako ekimen garrantzitsu honetan!

SOS Iruña Veleia Plataforma eta Arabako Iruña Argitzeko Batzordea

Informazio gehiago: http://www.sos-irunaveleia.org/,
http://ostraka.mundua.com/

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude