Laborategi espezializatuek oso erraz erabaki dezakete I-Vko auzia

Sos Iruña-Veleia arkeologian espezializatutako Europako  hiru laborategirekin harremanetan jarri zen aspalditxo ea grafitoak datatu zitezkeen jakiteko, baietz erantzun zuten denek, eta horietako batek, prestigio handiena duenak (ez dut izena esango diskrezioagatik) erantzun zuen prest zegoela analisiak egiteko. Argazkiak eta
bestelako materiala bidali zitzaien eta handik gutxira egitasmo zehatz bat
bidali ziguten, xehetasun tekniko guztiekin eta aurrekontuarekin. 12.000 euro
kostako zen 10 piezaren analisia egitea. Plataforma prest legoke diru-kostu
hori beregain hartzeko,
instituzioak ukatu egingo balira.
Hona hemen laborategiaren txostenaren sarrera, ingelesetik soskide batek itzulita (norbaitek ingelesezkoa nahi balu, eska dezala)


“Para determinar la proveniencia de
los artefactos arqueológicos, es esencial el uso de
varios cuerpos de evidencia
.  En este caso, entendemos que se han
agarrado firmemente a opiniones filológicas que sugieren una proveniencia
reciente para algunos de los artefactos. Sin embargo, los
argumentos intelectuales deben ser sustentados por las evidencias físicas
.
La evidencia física es, por su propia naturaleza,
independiente de cualquier suposición u opinión filológica
. Es
importante separar estas dos formas de evidencia, aunque se reconozca que las
dos juegan un papel en la determinación de la proveniencia de las
inscripciones.
Las evidencias físicas tienen la capacidad
de mostrar de una forma definitiva si algunas de las
inscripciones son falsificaciones recientes
, por ejemplo, y añadirán
–como muy poco- importantes evidencias que aportarán información significativa
respecto a los argumentos intelectuales. Cualquier decisión sobre la
proveniencia de los artefactos que no utilice las evidencias físicas de los
propios artefactos obtenidas a partir de análisis completos, independientes,
concienzudos y detallados, dejaría el debate abierto y las dudas sin
resolver”.

Xehetasun teknikoak datoz ondoren. Esan behar da analisi horiek, materia organikorik ezean bederen, ezin dutela afinatu C14a bezala, baina bai esan dezaketela inskripzioak (zeramikan edo beste material batean egindako idazki eta marrazkiak, azken batean) zaharrak diren ala ez, lurpean luzaroan egon diren ala ez, ildoetan itsatsi zaien karbonatoa aztertuta. Karbonato geruza sortzeko ehun edo berrehun urte behar izaten dira gutxienez. Eta nola Lakarra bezalako adituek esan duten faltsifikazioak 2004koak direla…  I-Vko pieza askotako ildoetan ikusten den geruza hori benetako karbonatoa balitz, auzia erabakita legoke. Horretarako frogak egin behar. Eta diputazioak eta beste zenbaitek
benetako izua horri.
Oso ondo azaldu zuen gai hau atzo
Gasteizko Legebiltzarrean Koen van den Driesschek presentazio honen bidez.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Laborategi espezializatuek oso erraz erabaki dezakete I-Vko auzia bidalketan

  1. egilea: Felix Iñaki Astoreka Arriaga Astigarraga

    Bitxia da, Juan Martin, inori ia-ia NANa eskatzea erantzuteko, eta gero zuk zenbait informazio ezkutatzea: zergatik ez eman laborategien izena? Ez al dira hain ezagun, on eta entzutetsuak? Era horretako datazioak hain era fidagarrian egiten baldin badituzte, zein da arazoa? Egunero-egunero arituko dira horretan, eta arkeologo-talde guztiek ez bada, gehienek ezagutu beharko dituzte… ala ez? Berriro diot: ala ez? Ez al dira izango horiek ere “goi-mailako elite” batek bakarrik ezagutzen dituen horietarikoak? (galdera baino ez da).

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude