Giro ederrean aurkeztu zen SOS-irunaveleia.org webgunea

Joan den asteazken iluntzean aurkeztu zen www.sos-irunaveleia.org webgune berria, giro ezin hobean. Ehundik gora entzuleren aurrean, Eliseo Gil, Koenraad Van den Driessche eta Idoia Filloyk tresna berriaren xehetasunak azaldu zituzten pantaila handiaren laguntzaz. Auziaren historia, idatzi diren bateko eta besteko txostenak, epaitegi-kronika, hemeroteka, mediateka…, dena txukun eta erraz bilatzeko moduan. Ikaragarria!
Baina webgunearen harribitxia ostracabase atala da. Arkeologia informazio zabala ematen da bertan: indusketa-argazkiak, planoak, estratigrafia, era guztietako azalpenak eta 425 grafitoren argazkiak eta transkripzioak, eta jakingarriak ere bai zenbaitetan. Beraz, gaian murgildu nahi duenak badu non.
Aurkezpenaren ostean antzerki-sketxa egon zen, musikari-talde baten ekitaldia, eta pintxoak eta ardoa, azkenik.
Pozgarria izan zen entzuleen artean euskal filologiako irakasle taldetxo bat ikustea, nahiz eta aurkezpeneko une batzuetan ingurukoak apur bat gogaitu beren arteko berriketarekin. Gero pintxoetara ere geratu ziren eta entrama ona erakutsi zuten. Aurrerapauso handia iruditzen zaigu hamabost egun lehenago irratian  listopasau, tonto eta hortik gorakoak deitzen ziguna guk antolatutako ekitaldi batean normaltasunez izatea.

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude