Iowa-ko Unibertsitateko Roslyn M. Frank Doktoreak txosten luze eta zehatza idatzi du, Arabako Foru Aldundiak kontrataturiko grafologoen txostenak oso leku txarrean utziz. Entregatuta dago dagoeneko Gazteizko epaitegian. 118 orrialdeko lanean indargabetuta uzten ditu diputazioaren eskariaren neurrira egindako grafologia-lan kalifikaezinak.
Curriculum luzea du Roslyn M. Frank estatu batuarrak. Argitalpen-zerrenda ere bai, hainbat gai landu duelarik, euskararekin eta Euskal Herriarekin zerikusia dutenak asko. Nahiz eta asaba euskaldunik ez izan, oso ondo egiten du euskaraz, eta ezagutzen dugunok badakigu zenbat maite eta landu duen gure hizkuntza. Beste hamahiru hizkuntza ere ezagutzen ditu.
hau ez da ezer ere ez Beridze maisuarekin informerekin konparatuta