“Asko gara Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak direla uste dugunak”,elkarrizketa Goienkarian

Joan den asteko Goienkarian (Debagoieneko astekaria) Xabier Urzelaik egin zidan elkarrizketa agertu zen, Asko gara Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak direla uste dugunak. izenburuduna. Hemen irakur daiteke

GOIENKARIA, 2010eko urtarrilaren 8a, XABIER URTZELAI, BERGARA.
2010ean lau urte beteko ditu Iru-ña-Veleia auziak. Arabako Diputa-zioak agindutako azterketek zioten2006an egindako aurkikuntzak fal-tsuak zirela, baina geroago etagehiago dira baieztapen horrenkontra daudenak. Juan Martin Elex-puru da horietako bat, eta blog honetan batzen ditu auziaren nondik norakoak: goiena.net/blogak/elexpuru 
.
Iruña-Veleia auziaren gaineana sko idatzi da, baina komenida atzera egitea. Kanpotikdatorren lagun bati zelan azalduko genioke zer den Iruña-Veleia?
Gasteiztik hamar kilometro-ra dagoen hiri erromatar bategondako lekuaren izena da Iru-ña-Veleia. Lehenagotik zegoenhiri euskaldun baten gaineanberreraiki zuten hiri hura, eta oso handia izan zen garai batean. K.o V-VI. mendean hutsik geratu zen, eta gaur egun soroak eta zelaiak daude leku hartan. Oso egoera onean heldu zaigu aztarnategia.
Eta nola sortu zen Iruña-Veleia auzia?
Eliseo Gil eta Idoia Filloya rkeologoen zuzendaritzapean indusketak egiten ari ziren 1994a ezkero. Dena normal zihoan, 2005-2006 urte bitartean pieza bereziak irteten hasi ziren arte. 400 bat pieza agertu ziren aztarnategiko hainbat lekutan: euskarazko eta latinezko esaldiak, gurutze kristauak, hieroglifo egiptoar batzuk, era guztietako marrazkiak… Gehienak zeramika gainean eginak, baina hezurrean, adreiluan eta beiran egindakoak ere dezente zeuden. Unibertsitateko irakasle batzuei erakutsi zitzaizkien piezak euren iritzia batzeko, eta hasieran denek aho batez esan zuten benetakoak zirela. Aurkikuntzak poz handia sortu zuen, eta jendartean aurkeztu ziren.
Aurkikuntza haiek hankazgora jartzen zituzten teoria asko.
Aurkikuntzak oso inportanteak izango lirateke gure historia eta antzinako euskara ezagutzeko, baina dena irauliko lukeela esatea gehiegitxo esatea da. Euskarazko lehenengo esaldiak izango genituzke, eta material dezente euskara zaharra ezagu-tzeko. Filologia mailan gauz abatzuk aldatuko lirateke, baina hori ez da drama bat. Kristautasunaren sarreraz eta abar ere datu berriak izango genituzke.
Gutxi iraun zuen pozak.
Bai. Laster hasi ziren zalantzak azaleratzen. Grafitorik susmagarrienak
Internetera eta prentsara ezkutuan pasa zituzten .Eta hor, batak RIP  berba azaltzeaezinezkoa zela; besteak, Nefertiti izena… Kontua da faltsuak ote ziren zurrumurrua zabaldu zela,eta horrek gaiztotu egin zuen giroa. Hori ikusita, Eliseo Gilek nazioarteko batzorde bat eskatu zuen auzia argitzeko. Arabako Diputazioak izendatu zuen batzordea 2008ko hasieran, baina denak EHUko irakasleak ziren.
Eta batzorde hark faltsuak zirela erabaki zuen.
Gutxi gorabehera, bai. Hamar txosten egin zituzten, eta horietatik zortzik aurkikuntzak oro har faltsuak zirela esaten zuten. Batzordearen bilera amaitzeaz bat, Diputazioak dekretu bat jarri zuen abian, eta Eliseo Gil kalera bota, aztarnategia itxi eta arkeologoak auzipetu egin zituen. Hiru kereila jarri dizkiete, eta ia hiru milioi euro eskatzen dizkiete; eta, faltsifikazioa egitea edo bideratzea leporatzen diete.
Baina argi dago aurkikuntzakfaltsuak direla?
Bai, zera! Gehiago esango dut:a sko gara aurkikuntzak benetakoak direla pentsatzen dugunak. Gainera, azken hilabeteotan 13t xosten mardul egin dira benetakotasunaren alde. Edward Harrisek, arkeologia modernoaren metodoaren aitak,e gin du txosten bat praxi arkeologikoa zuzena dela esaten. Ulrike Fritz egiptologo alemaniarrak posibletzat jotzen ditu hieroglifoak… Horrekin batera, R. Colmenero epigrafista galizarrarena, Koen van den Driessche geologo belgikarrarena, eta abar. Guztira, 1.200 orrialdetik gora idatzi dituzte, inork euro bakarra ere kobratu gabe.
Euskarari buruzko txostenak zeuk eta Hector Iglesiasek idatzi dituzue.
Bai. Hector Iglesias Baionako filologo bat da; ez da oso ezaguna, baina bai oso jakintsua. 200 orrialdeko txostena idatzi du, eta, batzordeko filologoen argudioak hankaz gora jartzearekin batera,benetakotasunaren aldeko froga sendoak eman ditu. Gu bion txostenak –Elexpururena liburuandago– bat datoz funtsean.
Momentu honetan zelan dago auzia?
Epaileak kereila bat artxibatu du eta fiskalak beste bat artxibatzeko eskatu du. Oso baikor gaude alde horretatik. Eztabaida zientifikoa, berriz, nahiz eta Diputazioak amaituta dagoela esan, aurrera doa eta benetakotasunaren aldekoak ari gara gailentzen; nabarmen, gainera. Datozen hilabeteotan jardunaldiak edo kongresuak egingo dira. Uste dugu dena argituko dela lehentxeago edo geroxeago. Baina gizarteak mugitu egin behar du, ezin da dena lau frankotiratzaileren esku utzi. Harrigarria da auzi honetan euskaldungoa esaten zaion horrek agertu duen pasibotasuna.
Zerbait gehitu nahi?
Arabako Diputazioari eskatuko nioke jarritako kereila erretiratzeko eta eztabaida zientifikoari leku egiteko. Eta batzordekideei esango nieke oraindik garaiz daudela duintasunez atzera egiteko. Bizitza honetan guztiok egin izan ditugu hanksartzeak.
Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude