Auzia argitzearen aldeko manifestua

Gaur Gasteizen plataforma herritar batek prentsaurrekoa eman du eta auzia argitzearen aldeko manifestu bat kaleratu du. Honela dio:

IRUÑA-VELEIAKO AUZIA ARGITZEAREN ALDEKO MANIFESTUA

Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako “ezohiko grafitoak” (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L. enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen
enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile. Behean sinatzen dugun pertsonok pentsatzen dugu ez dagoela behar bezala frogatuta grafitoen faltsutasuna, eta benetakoak izatea ere litekeena dela iritzirik, ondorengoa eskatzen diegu auzian erabakimena dutenei:

1) piezek hasierako egoeran jarraitzen dutela konproba dezatela.
2) grafitoen analisi eta ikerketa zientifiko berriak egitea agin dezatela.
3) parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak
egin ditzatela aurrez seinalatutako lekuetan.

Era berean, Arabako Foru Aldundiari eskatzen diogu birpentsa ditzala hartutako erabaki txit larriak eta erretira dezala bere kereila, aurkikuntzen benetakotasuna edo faltsutasuna
erabakiko duten frogak egin arte bederen.

Agiri hau sinatu nahi baduzu sartu hemen eta bidali mezu bat datu hauekin:

  • Izen-abizenak
  • Nortasun agiriaren zenbakia
  • Bizilekua
  • Lanbidea edo titulazioa
Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude