Bi auto

Dos coches

Entre dos coches

acaso mal estacionados, o bien, o no me importa,
 paso apenas, ladeándome,

y alcanzo el otro lado de la calle…

Luis Vicente de Aguinaga

Hala izan da, bai, bi ziren espaloiaren gainean, egunero bezala, zeuden autoak: asteazkena, 15:15. Ezker aldekoa, iluna, bertan jarraitzen zuen 20:00etan.

07_10_31_0001 copia

Eta ordu berean, autobusaren geltokian beste hau:

07_10_31_0002 copia

Eta gaueko 22:00etan furgoneta hau:

07_10_31_0005 copia

Bihar argazki ederragoak jarriko ditut, udazkenaren koloreen argazkiak. Dena den, Ondarroan esaten den legixek, “kokota jarriko neuke” bihar ere autoak aurkituko ditudala.

Aparkatzeko lizentzia

Goizeko 07:30. Kafea egin, ogia ogia txigortu eta leihotik behatu ea zer eguraldi egiten duen Larrun aldean. Hara! Beste auto bat aparkatuta espaloiaren gainean. Gau osoa eman du horrek bertan, kristalak nola dauden ikusita ez dago zalantzarik.
Kamara hartu eta sukaldeko leihotik egin diot argazkia.

07_10_30_0001 1 copia

Gaur ikasle batzuen autoan joango naiz lanera; 8ak eta laurdenetan abiatu naiz. Ataritik irten eta udaltzainen autoa pasa. Semaforoa gorria dago; ondotik pasa naiz eta keinua egin diot barruan zihoan udaltzainari, ea  ez duen autoa ikusten espaloiaren gainean; 2 metrora du. Harridura aurpegiaz begiratu dit.

Ikasleekin joan eta ikasleekin bueltatu. 15:15ean etxean; trenean itzultzen naizenean ordu erdi gehiago behar izaten dut.
Goizeko auto zuria ez dago, beste batzuk daude.

Etxera sartu, bazkaria berotzen jarri eta… klik-klak, beste argazki bat.

 

07_10_30_0002 1 copia

Sukaldeko leihotik harresia ikusten dut. Sarri egoten naiz begira, biziki gustatzen zaidalako harriak hartzen duen kolorea arratsalde partean, eguzkiak bete-betean jotzen du  eta. Eta, jakina, pare-parean dauden autoak ere ikusten ditut, orain furgoneta handia  dago aparkatuta, gaizki aparkatuta.

 07_10_30_0003 copia

Udaltzainen jazarpena

autoak gaizki_0007 copia

Udaltzainen jazarpena edo argiago gera dadin: ACOSO MUNICIPAL.
Ezin diot beste era baten deitu udaltzainen jarrerari. Nik ez dut aparkatzen espaloian, baina niri jartzen didate multa, behin, duela sei hilabete, laga nuelako tarte batean etxeko atariaren ondoan autotik materiala deskargatzeko.
Nire kaletik pasatzen bazarete, egunero, eta edozein ordutan, ikusiko dituzue autoak espaloien gainean: auzoko ertzainarena, bere emaztearena, ondoko atarian bizi denarena, goian bizi denarena, Hawai gozotegikoarena…, eta horrela autoak eta autoak eta autoak gaizki aparkatuta. Horiei, aldiz, ez diete multarik, niri bai. Zergatik izango ote da? Ez da oso azkarra izan behar erantzuna asmatzeko.

 autoak gaizki_0001 copia

Hondarribiko Alardea 2006

alardea_4287 copia

Plastiko beltzak

Oporrak amaitu eta herriko festak ailegatu. Eta horiekin batera  ezin ulertuzko jarrerak: urte osoan “agur”, egun on”, “nola zabiltza?”, zer moduz zure alaba?” esaten zidaten askok, orain burua girau, beste aldera begiratu edo bizkarra eman. A ze lanak!

Prentsatik hartutako artikulu batekin emango diot hasiera blogari.
Eta hurrengo egunetan, iazko alardean egindako argazkiak jarriko ditut.

Xabier Lapitz:  Zertarako desfilatzen dugun

Gertu dugu irailaren 8a. Jaizkibel konpainian desfilatzen dugunok aldarrikatzen dugun berdintasunezko alarderik ez da izango Hondarribian. Bi alarderik ere ez da izango, hainbatetan aipatzen den eta betetzen ez den Berdintasunerako Legea izanik ere, «manifestazio» bat egitera behartzen baikaituzte, emakumeek eta gizonek elkarrekin parte har dezagun gure herriko jaien oinarrizko ekitaldian. Baina ezta hori ere; manifestatzea ere ez digute uzten baldintza beretan.

Duela bi urtetik hona, plastiko beltzdun korridore bat ezarri digute, eta atzean ostentzen dira desfilatzeko eskubidea ukatu nahi digutenak. Botere publikoek ontzat jotzen dute egoera, eta manifestatzeko eskubidean ere berdintasuna aldarrikatzen dugunean, iraintzen eta erasotzen digutenen eskubideak aipatzen dituzte. Legea betearazi behar duten horiek onartuko al lukete kontramanifestaziorik, korridore hori igaro beharko luketenak euren alderdiak izango balira?

Bidezko kausa honetara batu garenok jaiak bizi nahi ditugu, berdintasunean bizi; eta jakin badakigu gurari horrek konpromiso handiagoa eskatzen digula. Lehenbizikoa errespetua exijitzea; eta agintariek izan behar dute gu errespetatzen lehenak. Haiei dagokie beltzez tindatutako ikuskizun lotsagarri horri amaiera ematea, beste ekintza diskriminatzaile bat batu ez dakion ondare «tradizionalari». Manifestari konfinatu eta kontramanifestatzaile baimenduen estatusa onartzea konprometitu garen kausa bazter uztea litzateke.

Maileguan hartu nahiko nuke gure lehendakariak askotan erabiltzen duen adibide bat. Pedalak emateari uzten badiogu, bizikleta erori egingo da. Diskriminazioari aurre egiten ez badiogu, ez dago berdintasuna aldarrikatzeko arrazoirik.

Xabier Lapitz

Iritzi gehiago:

Inaxi Lakano
Beste batzuk

Laia Espacio Arte

laia erretegia_5813 copia

Duela egun batzuk, abuztuaren 1ean hain zuzen, artea ikusteko, arteaz disfrutatzeko beste espazio bat inauguratu zen Hondarribian: “Laia Espacio Arte”, eta bertan Josu Urtizberearen oleoak ikus daitezke.

Hondarribian ez da bakarra, galeria bat baino gehiago baitago herrian, baina honek badu zerbait desberdina, berezia, erakargarri egiten duena: ez dago etxe artean, ez dago herrian zentroan… paraje zoragarrian baizik, Arkoll auzoan (Santiagotxo), Laia erretegian.

-Jon:
2006ko maiatzean zabaldu genuen Laia. Ordutik hona lanean ari gara etengabe, neguan gutxixeago, baina lan konstantea egiten dugu urtean zehar, eta, esan behar dut, gure antzera lanean badirela beste jatetxe batzuk ere Portu auzoan  –Marinan– ez gauden arren, esate baterako: Arroka-Berri, Abarka,  Alameda, Beko Errota…

 laia_EspacioArte_5798 copia

-Nola izan zen “Espacio Arte” sortzeko ideia hau?
Josuk proposatu zigun eta guri egokia iruditu zitzaigun, izan ere erretegian bertan dugun espazio bat delako. Hasiera batean, jangela bezala erabiltzea pentsatu genuen. Esan dezakegu erabilera anitzeko espazioa dela: jangela, enpresetako bilerak, erakusketak…, espazioa handia da, eta horiek guztiak konbinatu daitezke hemen.

-Aurrera begira, erakusketa gehiago egiteko asmorik?
Oraingo hau esperimentua da, eta zer-nolako arrakasta eta erantzuna duen ikusita, bada ez genuke baztertuko erakusketa gehiago egiteko aukera.

“Laia Espacio Arte”ra hurbiltzen bazarete, pintura erakusketarekin
gozatzeaz gain, paisajearekin ere gozatzeko aukera paregabea izango
duzue.

 laia erretegia_5822 copia

www.laiaerretegia.com

Erakusketaren aurretiazkoak!

J.Urtizberea_prestaketa_5527 copia

Erakusketa bat ikustera joaten garenean, dena txukun-txukun jarrita aurkitzen dugu: koadro guztiak ormetan eskegita, behegaina garbi, gonbidatuak dotore jantzita, luncha, mokaduak prest mahaian…

  

J.Urtizberea_prestaketa_5541 copia

 Hala egon dela beti ematen du, baina  gauzak horrela ikusteko, aurretiaz beste hau egoten da, izkutuan geratzen den lan hau: artista bera koadroak eskegitzen, neurriak hartzen, distantzia egokia den begiratzen…; erakusketaren komisarioa aulkira igo eta gantxuak jartzen, pitari neurria hartzen edo ordenagailuan azken oharrak idazten…; laguntzailea, aldiz,  iltzea jartzen zein erratza pasatzen, zein azken deiak egiten…, eta, jakina, tarteka… mokadu bat jaten,  indarrik ez galtzeko.

J.Urtizberea_prestaketa_5500 copia

Blues Festibala Hondarribian

blues_0026 copia

Biribilgune gutxiago, eraikin gutxiago eta kultur ekintza gehiago, aurreko asteburuko Blues festibalaren antzekoak, esate baterako.
Noticias de Gipuzkoa egunkariak elkarrizketa bat egin zion alkateari, Aitor Kerejetari. Hauek izan ziren alkatearen hitzak:
“Herrian bluesaren jarraitzaile sutsuak daudela ikustea ustekabea izan da”.

(Noticias de Gipuzkoa, 2007-07-13).

blues_0025 copia

Politikoek garrantzi handiago emango baliote kulturari, gehiago inbertituko balute kulturan, ez bakarrik arraunketan, gauza interesgarriak deskubritzeaz gain, ustekabe handiak eta atseginak hartuko lituzkete. Herri honetan jende gazte interesgarria dago, sormen handikoa, proiektu interesgarriak dituena eta ilusioz beterik horiek aurrera eramateko, baina… ez dute laguntzarik jasotzen.

Zorionak festibal honengatik.

Isun selektiboak

autoa_0018 copia

Hauxe da Hondarribiako udaltzainen estilo berria, edo, agian, esan beharko nuke betiko estiloa. Eta selektiboak direla diot, ez baitute berdin jokatzen bizilagun guztiekin isunak, multak jartzeko orduan.

Selektiboak dira ez ikusiarenak egiten dutelako:
batzokiaren aurrean, EGUNERO, autoak gaizki aparkatuta egon arren.

-udaltzaingoaren bulego ondo-ondoan, goizeko 8etan hasita, Hawai gozodendako espaloian autoa aparkatuta egon arren, euren muturren aurrean.

 autoak_asteazkena_0122 copia


-udalaren kamioiak espaloiaren gainean –gaizki aparkatuta– igande goiza eta arratsaldea eman arren. Eta udalarena izanda ere, arauak bete behar ditu, besteok legez.

 autoa_0219 copia

-atzerritarren motoak Arma Plazan aparkatuta egon arren.

motoak_0228 copia

-Alamedan atzerritarren autoak gaizki aparkatuta ikusi arren.

-eta edozein lekutan, eta edozein ordutan, eta edozein egunetan eta edozein espaloitan… autoak gaizki aparkatuta eta eurak ezer egin barik.

Eta SELEKTIBOAK izateaz gain, ERREINZIDENTEAK DIRA axolagabekeriaz y faboritismoz jokatzen dutelako. Eta ausardia dute auzotar batzuei, ez guztiei, jakina, nota anominoak uzteko autoan –erreinzidenteak direla esanez– eta isunak jartzeko.

Biztanleok eskubidea dugu jakiteko zeinek jarri digun eta zergatik jarri digun guri, eta ez ondokoari. Biztanleok ez gara izkutatzen erreklamazio bat egitera joaten garenean. Herritarrok eskubide osoa dugu etxe ondoan aparkatzeko “karga eta deskarga” egiteko.

Argazkiak hartuta daude:
-Udaltzainen bulegotik hasi eta 200/300 metrora.
-bizpahiru egunetan, eta egun bakoitzean 10’ zeregin horretan.
-argazkiren bat errepikatuta dagoela ematen badu ere, ez da hola; egunero auto batzuk, eta, sarritan berberak, horrela aparkatzen dutelako da.
-autoen matrikulak apropos, nahita ezabatuta daude, nire asmoa ez baita salatzea, ez eta udaltzainen lana erraztea. Nire asmoa udaltzainen utzikeria eta faboritismoa agerian uztea da.
Nik argazkiak aurkezten ditut frogatzat. Eta eurek?

Argazki gehiago ikusteko, sakatu gainean.