Eta niri euskaraz…

Donostiako Antigua auzoan nengoela, okindegira sartu nintzen etxerako ogia erosteko. Mostradorera hurbildu eta langile bat gerturatu zitzaidan.

Langilea– Hola!

Ni– Arratsaldeon! Zerealak dituen ogi hori nahi dut, mesedez –eskuaz adierazten nion zein)–.
L– ¡Hábleme en español, que no le entiendo!

Zirrara sentitu nuen gorputz osoan. Ez esan zuenagatik, erabilitako tonua eta aurpegieragatik baizik.

N– Voy a ser respetuosa y amable, y voy a hablarte en castellano, como me has pedido. Quiero una barra de pan, por favor; ése que tiene copos de avena por encima. (Tonu kordiala, naturala erabiliz; nire ondoan gizonezko bat ari zen ogia erosten eta elkarrizketa entzuten).

L– ¿El de cinco cereales?

N– El que tiene copos por encima, no sé si ése es él de cinco cereales.

Ogia paperean biltzen zuen bitartean galdetu nion:

N– ¿Sabes algo de euskera?

L– ¡No me interesa, no tengo ningún interés! –Oso serio eta aurpegiera gogorrez–.

Ezin nuen ulertu zergatik erantzun hura, eta halako tonuan, nik normaltasun osoz ari bainintzen hitz egiten, haserrerik adierazi gabe, haserre egoteko arrazoiak banituen arren entzundakoa entzun ondoren. Etorkinei ez diet eskatzen hemen jaiotakoei eskatzen ez diedana! Baina bai eskatzen dut gaztelaniaz hitz egiten didatenean, errespetuz hitz egin diezadatela eta tonu gozoan. Ez nintzen okindegitik irtengo zer pentsatzen nuen adierazi gabe.

N– Pues debería interesarte, ya que estás trabajando de cara al público, y, además, deberías de tener en cuenta que vives en el País Vasco, no en Madrid. ¿Cuánto es?

L– 1€ 10

N– Agur!

Frankismo garaia etorri zitzaidan burura. Gure herrira langile kanpotar asko etorri ziren, Extremadurakoak, galegoak, andaluziarrak… Umetan, euren ahotik hamaika aldiz entzundakoa naiz: “¡Hablen en cristiano!”. Eta nik amari galdetzen nion: “Amatxo, en cristiano ere badakizu berba eitten?”. Ze, gure ama zenak euskaraz, gazteleraz eta frantsesez berba egiten zuen.
Eta burura etorri zitzaidan duela urte batzuk, hitzaldi baten, Kataluniako politiko bati entzun niona ere. “Garai baten, Kataluniara etortzen ziren etorkinak ia gehienak afrikarrak ziren –esan zuen–, Ghana, Gambiakoak…; erraz samar ikasten zuten katalanera, arazo handirik gabe; oraindik ere badira herri horietako munizipalen bat edo beste. Baina orain, orain iristen direnak –orduan PP alderdiak gobernatzen zuen– hegoamerikarrak dira, eta ez dute interesik adierazten katalanera ikasteko. Immigrazioa politika, ondo pentsatutako politika da. Baina…”.

Irungo pelukeria baten ere antzeko gauza gertatu zitzaidan. Sartu nintzen galdetzera ea depilaziorik egiten zuten. “A mí en castellano”. Orduan ere, tonua ez zen, ba, goxoa izan! Frantsesera jo nuen eta galdera errepikatu nien. Garbi ikusten zen ez zekitela frantsesez, baina sekulako ahaleginak egiten zituzten aditzera emateko ezetz, ez zutela egiten. “¿Qué –esan nien–, ahora no me decis que os hable en castellano?”.

PD: Ogia, portzierto, txar demasa! Zerealik? Bat bera ere ez! Gonflé, erabat gonflé, hau da puztua, itxura bai, baina mamirik ez.

5 thoughts on “Eta niri euskaraz…

  1. Horrelako asko tokatu izan zait niri ere, hablame en cristiano… eta nik neure buruari: baina kristauek gazteleraz egiten al zuten ba?. Askotan hori erantzuteko gogoa ere izan dut, baina nahiago izan dut liskarretan eta beraien jokoan ez sartu.
    Euskal Herrian euskaraz nahi dugu bizi eta jolas…

  2. Hori egin izan dut beti, isildu eta tragau. Erabaki dut isilik ez egotea, nire iritzia azaltzea,  eurek erabiltzen ez duten errespetuaz, beti.

  3. Amatxo!!! ulertzen ez dudana zera da: zergatik erosi zenion ogia???? muxu aundi bat bartzelonatik, 23 an noa hondarribira, ta afaltzeko… tortila española beti bezala!! jejjejj

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude