Bidegorriak, zertarako?

bidegorria-edukiontziak

Bidegorriak egin zituzten, bai, baina erabilgarriak ote dira guztiak? Bidegorri batzuetan autoak egoten dira aparkatuta; beste batzuek ez
dute jarraipenik, gainera beharrezkoen diren lekuetan, herriaren erdi-erdian.
Bidegorri honen amaieran zabor edukiontziak daude. Nire buruari galdetzen diot ea zergatik ez dituzten jartzen bidearen beste aldean, autoak aparkatzeko espazio horretan, auto-plaza bat kendu eta zabor-edukiontziak jarri. Konponbidea ez da hain zaila, ezta?

bidegorria-edukiontziak

Elurra teilatuan

teilatuak

Elurra teilatuan
zakua lepoan
ibili beharko dugu
aurtengo neguan.

Riau, riau, riau
rakataplau…

Hau duk umorea
utzi alde batera
euskaldun jendea.

Riau, riau, riau
rakataplau…

Hau duk umorea
utzi alde batera
euskaldun jendea.

Halaxe dio abestiak eta halaxe zeuden gaur goizean Hondarribiko teilatuak. Ez du asko egin, eguerdi partean urtzen ari zen. Gutxi eginda ere, umeak beti prest jolasteko.

umeak jolasean

Musika Eskola BAI, astakeriarik EZ

Escuela de Música SI, burradas NO

Urte batzuk geldirik eman ondoren, Alde Zaharreko auzo-elkartea “Harresi” abian jarri da. Udalak lehengo Musika Eskola bota eta berria egin nahi du. Espazio horrek 556m2 baino ez ditu, eta sekulako eraikina jarri nahi dute. Antzeko proiektua egiteko Astigarragako udalak, ostera, 3500m2 erabiliko ditu. Bada aldea, gero!
Hona hemen hauzotarrek idatzitako ez adostasuna eta arrazoibideak.

Musika Eskola de Hondarribia: Espacio, lógica y política
El debate entre realizar un gran edificio de cultura que albergará las
distintas actividades culturales, o fraccionarlas en distintas
edificaciones de menor porte, se resolvió legislaturas atrás optando
por una sede centralizada de cultura. No era una mala decisión. Pero
tras años de proyectos fallidos en emplazamientos mucho más adecuados,
como la zona de Jostaldi o la finca Olazabal (más de 3.000 m2), se
decide ubicar el edificio en los 556 m2 de la parcela actual y, claro
está, no cabe. Y cuando algo no cabe en un espacio, o se busca un
espacio mayor o se reduce el tamaño de ese algo.

Musika eskola_0060

Pero
también hay otra forma de afrontar la situación. Si no cabe tiremos
hacia arriba, aunque construyamos un edificio totalmente discordante
con el entorno histórico que le rodea. Y tiremos también para abajo,
aunque haya que excavar tanta profundidad que suponga un evidente
riesgo para el patrimonio histórico de la ciudad. Por ilógico que
parezca, ésta es la solución decidida por nuestros representantes
municipales. Y por unanimidad. Dicen muchos ahora que no estaban de
acuerdo con el volumen del edificio, pero dicen que les dijeron que los
vecinos estaban de acuerdo. Y si los vecinos están de acuerdo…

Pero
los vecinos no estaban de acuerdo. Simplemente no conocían el proyecto.
No es que se haya esforzado mucho el Ayuntamiento para que la
información llegara a los ciudadanos. Los pocos que lo sabían pensaban
que, si nadie dice nada, por qué voy a ser yo. Y a los muy pocos que
avisaron les miramos de reojo. Ya están los de siempre quejándose de
todo. Tendremos que escribir 100 veces “mea culpa“,
porque la realidad del proyecto era aún más desproporcionada de lo que
estaban avisando. Es un buen ejemplo de lo que llega a suceder cuando
política y ciudadanía se viven como mundos separados. Cuando la
Corporación municipal cree saber lo que quieren los ciudadanos –sin
habérselo preguntado–, y cuando los ciudadanos entienden que su
participación se limita a votar una vez cada cuatro años –y poner el
resto del tiempo de vuelta y media al Ayuntamiento–. Para algo ha
servido ya este debate. Para los siguientes proyectos el Ayuntamiento
se está reuniendo con los ciudadanos afectados, para informarles y
recibir sus sugerencias. Y los vecinos han reactivado Harresi, la
asociación de vecinos del Casco Histórico.

Los vecinos se han
organizado, y no piden la luna. Sólo piden que el edificio reduzca su
exagerado volumen y que se reduzca el riesgo sobre los edificios cercanos. Eso implica reducir algo de su contenido. El salón de actos municipal que ocupa la planta baja no es imprescindible.

Hondarribia
contará en breve con un auditorio para más de 400 personas en Itsas
Etxea. Por supuesto que sería deseable que Musika Eskola contara con su
propio auditorio, como sucederá en Astigarraga. Pero Astigarraga pone
3.500 m2 a disposición de su proyecto y nosotros sólo 556. Y tampoco es
imprescindible que un edificio dedicado a la música tenga excavada en
su subsuelo una sala de exposiciones. Cualquier planta del edificio
recién rehabilitado en Arma Plaza podría cumplir perfectamente esta
función.

Parece que reducir el tamaño del edificio es tabú. Un
pecado mortal quitar algo de lo que estaba proyectado. No debe tomarse
como una cesión. Tampoco los vecinos están felices con la alternativa
que proponen. Reducir la profundidad de excavación de doce a ocho
metros reduce el riesgo, pero es obvio que no lo elimina. Y construir
el edificio agregando a los 180 m2 de la parcela original, los 375 m2
de jardín que la rodeaban, acaba con una de las pocas zonas verdes que quedaban en el interior del casco histórico. No es una alternativa
que haga feliz a nadie, pero es una alternativa posibilista que busca
poder llegar a un encuentro entre todos los intereses.

 lanak-musika eskola

Musika
Eskola necesita ampliar su espacio, y por eso en el capítulo de aulas
supera en un 653% los requisitos del Decreto 289/1992 sobre Escuelas de
Música. Y los ciudadanos necesitamos a Musika Eskola. Por eso seguirá
teniendo esa misma dimensión en la alternativa vecinal. Pero también
necesitamos proteger al casco histórico de intervenciones urbanísticas
irreparables y de riesgos innecesarios. Tenemos que compatibilizar la
formación musical de nuestros hijos con entregarles un patrimonio
histórico en condiciones dignas.

Optar por un edificio
aglutinador de cultura fue una buena decisión lógica y política tomada
en un momento determinado para un espacio determinado. Si ahora no hay
espacio suficiente, ubicar algunos elementos en otros lugares es
simplemente otra decisión lógica y política igual de buena. Insistir en
el planteamiento original podrá ser político –que no creo–, pero desde
luego no es lógico.

Hay opiniones, respetables, que plantean que
el edificio debe hacerse porque es necesario, pero no he podido
encontrar voces favorables al volumen que finalmente tendrá. A ver si
va a resultar al final que, estando todos en desacuerdo con el tamaño
del edificio, acaba construyéndose como estaba proyectado porque se ha
entrado en una inercia que ya no puede pararse. Si así sucede, costará
en el futuro encontrar otra situación que empate en estupidez con ésta.

ERNESTO GOIRICELAYA – Viernes, 23 de Octubre de 2009 TRIBUNA ABIERTA/Noticias de Gipuzkoa

Jaizkibel Konpainia goizez desfilatzen

Laida-Anabel-Ramon-Naiara

Goizean goiz esnatu izan gara beti Alardea ikusteko. Umetan gure aita zenarekin Guadalupera meza entzutera, bidean kainabera moztu eta… aldapan gora. Bueltan, Errandonean ardo goxoa edan, eta etxera itzultzen ginen konpainiaren batekin. Gosaldu eta kale Nagusira, Apezpikuaren plazan bizi ginen eta.  Laida ere ume-umetatik esnatu izan dut goiz,  konpainiak nola joaten ziren kantineraren bila ikus zezan. Aurten, inoiz baino goizago jeiki behar izan dugu, kantinera etxean baikenuen. Goizeko 07:20an etorri ziren kantineraren bila: kapitaina, Anabel Salinas, tenienteak, Maite San Miguel eta Ramón Murua, eta sargentoak Naiara Salinas eta Ramón Ribera.

Jaizkibel konpainia

Lore-sorta zoragarria eman zioten; ondoren balkoira irten zen konpainiari agur egitera. Une horretatik aurrera hasi zen Jaizkibel konpainiarentzat Alardea.

Jaizkibel konpainia

Jaizkibel Konpainiaren lehenengo entsaioa

Jaizkibel konpainia_3384
Entsaioak egiten dira kantinerak ikas dezan ibiltzen musikaren erritmoan, baita botekin ere, bereziak baitira.
Alardea desfile militar baten imitazioa denez, konpainiako karguak ere militarrak dira: kapitaina, sargentoak…
Kantineraren ondoan sargento bi joaten dira; argazki honetan, ezker aldean Naiara Salinas doa, txikitako laguna. Duela urte batzuk, 2005ean, plastiko beltzak jarri zituzten lehenengo urtean, bera izan zen kantinera, eta Laida sargento atera zen bere ondoan. Eskumako aldean, Iraitz Txapartegi, “ahizpa txikia”, entsaio guztietan aterako da sargento karguarekin, alarde egunean konpainiari txalotzen egongo baita kale Nagusian, euritako beltzen aurrean, beldurrik gabe.

Alardea Jaizkibel Konpainia

Jaizkibel konpainia

Konpainia dotorea, alaia eta adorez beterik! Ez dakit zenbat ziren zehazki, baina asko ziren, eta gero eta gehiago izango dira.
Kale Nagusian gora zihoazela arratsaldean, petardoak jaurti zituzten konpainiakoen oinetara. Ertzain batek botarekin baztertu zituen.
Ostikoak ere ez ziren falta izan.

petardoak

Goizean, arratsaldean baino euritako beltz gehiago ikusi nuen, eta euritako asko modu erasotzailean jarrita, euritakoen burdinezko puntta zorrotzak jendearen kontra. Ertzainak ere konturatu ziren horretaz eta ikusi nituen euritakoak bultzatzen barrurago eta kargu hartzen. Eta zerbait gertatu izan balitz?

Jaizkibel konpainia

Euritako beltzak

euritakoak-paraguas

Jaizkibel konpainia Alamedara iristen denerako, bertan daude argazkilariak, TB kamarak, kazetariak… Urteak joan eta urteak etorri eta beti pertsona berberak; azkenean, bada, elkarri agur egiten diogu.

Kaixo! Zelan dago kale Nagusia? –galdetu diet.
Euritako beltzak egongo direla esan digute.
Hara, bada! Mary Poppins dugu aurton.
Mary Poppins? Pertsonaia atsegina zen hura, hauek, aldiz, asmo txarrez beteta daude, labezomorroak bezain beltzak dira –erantzun dit argazkilari batek–.

Halaxe da, bai. Mary Poppins-ek ez zuen bere burua euritakoaren atzean izkutatzen; Mary Poppins-i alaitasuna zerion, abestu egiten zuen, hegan egiten zuen euritakoa zabal-zabalik zeukala. Beste hauek, ostera, oihuka eta txistuka aritzen dira, oraindik ere, Jaizkibel konpainia desfilatzen duenean. Hauek izkutatu egiten dira euritako beltzen atzean, kikildu egiten dira, lurrean eserita daude, goizaldeko hiruretatik lekua hartzen, beste inor aurrean jar ez dadin. Eta beste batzuek bizkarra ematen dute.

Txinatar dendariak poz-pozik izango dira!

euritakoak-paraguas

Jaizkibel konpainia 2008

Oporrak amaitu et herriko jaiak ailegatu. Horiekin batera konpainien entsaioak. Atzo Jaizkibel konpainiaren entsaioa ikustera irten nintzen.

jaizkibel konpainia

Pozgarria da ikustea gero eta jende gehiago eta gazteago sartzen dela konpainian. Eta poztekoa ere bada ikustea ertzainik gabe entsaiatu zutela Alde Zaharretik.

Portu auzotik desfilatzeko, aldiz, ertzainak ondoan. Irainik ez da entzuten. Jendea bizkarra ematen bai.
Beste konpainiekin batera desfilatzen ikustea espero dut denbora gutxi barru.

jaizkibel konpainia

Antzinako Periak

erraldoiak

Biziki gustatzen zait egun hau, disfrutatu egiten dut kalean gora eta behera ibiltzen: postuak, koloreak, jendea, artisauak, ogi gozoak, gaztak, erraldoiak, musika… Alde Zaharra bizirik!

Erdi Aroko peria askotan izan naiz, eta gehien-gehien gustatu zaidana, orain artekoetan behintzat, Ondarroakoa izan da. Zergatik? Han, kaleak apainduta egoteaz gain, herritarrak eurak ere jantzi egiten direlako antzina janzten ziren bezala. Horretarako erakusketa bat antolatzen dute herritarrek jakin dezaten nolakoak ziren garai hartako jantziak eta zeintzuk herri horretakoak; gero koadrila bakoitzak erabakitzen nola jantziko den, eta kaleetan lehenagoko lanbideak errepresentatzen dituzte. Ez dute urtero ospatzen, lan handia eskatzen baitu horrek.

 jokuak

Kultura zinegotziarekin hitz egin dut, Maite Pelaezekin, jakiteko zenbatgarrena den aurtengo ekitaldia, zeren atzo lagun batzuekin honetaz berbetan, ez ginen ados jartzen. X.a dela esan dit, eta Alde Zaharrari bizitza emateko hasi ziren antolatzen. Ahalegin berezia egin dute aurten kaleak eta etxeak aurrekoetan baino hobeto apainduta egon daitezen; apaingarriak Menina tailerrean jaso ahal izan dituzte herritarrek. Interneten datu bila hasi eta hara non beste data bat agertu zaidan iazko “Hondarribia” aldizkarian: aurtengoa VIII. Omen. Zalantza berberarekin jarraitzen dugu!

Menina tailerra

Menina tailerra

Kalean harrapatu nituen ostegunean, berandu samar bazen ere, Menina tailerrekoak –Josean, Jonan eta Idoia– lan eta lan, dena prest egon dadin astebururako. Urtero izaten dute proposamen berritzaileren bat ekitaldirako.
Aurreko urteetan egindakoen artean hauek aipatuko genizkizuke: labirintoa, Erdi Aroko jokoak, gezi-jaurtiketa, antzerkiaren eszenografia, pasarelarako, zubirako eta Zaharren egoitzarako atrezzoa…
Aurten estandarteak egin ditugu, duela hiru hilabete hasi ginen lanean. Urtero, argazki lehiaketa egiten da peria honen inguruan eta erakusketa horretarako atrezzoa urtero berria da, ez da errepikatzen
.

jantzia