Barroko garaiko margolaria, beste emakume askorekin gertatu den bezala, berau ere “ahaztua” izan zen.
Artemisia Gentileschi
Erakusketa Kresala eta Garoa
Caravanserai
“Basamortuko karabana nomadek egun luzeetan ibiltzen dira bazter lehor eta babesgabeetan zehar. Caravanseraietan aurkitzen dute atsedena eta indarrak hartzeko lekua.”
-Caravanserai kafetegian duela 11 urte hasi ginen erakusketak egiten; lehenengo argazkiak bidaien ingurukoak izan ziren, hori zen eta hasierako asmoa, bidaiak kontatzea argazkien bidez –dio Gorkak–.
Gaur egunean bestelako argazkietara ere irekita daude, argazkilari guztiei eskaini nahi die lokala.
“Erakusketak egitera anima daitezela nahi dut”.
Boulevard Kafetegia
Duela hiru urte hasi ziren erakusketak antolatzen kafetegian, 2005eko irailean.
“Ni ere argazkilaria naiz, orain argazkirik egiten ez dudan arren. Musikaria ere banaiz, kitarra jotzen dut talde batean –Mamut–, eta dena ezin egin, aukeratu beharra dago”.
Edozeinek du aukera lanak erakusgai jartzeko: “Elkarren arteko mesedea da, niri ere bizia ematen dit, jendea ikustera etortzen delako.”
Josune Laka Boulevard Kafetegia
Umetako lagunak gara Josune eta biok. Erretrato zoragarriak egiten zituen arkatza eskuan hartuta, beti marrazten.
Artista aparta da, jakin minez beterik, beti ikertzen, beti aurrera. Teknika asko landu ditu: serigrafia, pintura, grabatuak eta collage digitala.
Bere lanak ikusi nahi badituzue, ikusgai daude Boulevard kafetegian.
Laura Ruiz Boulevard Kafetegia
Badira lekuak bere txikian oso handiak direnak, mugabeak. Horietako bat Irungo Boulevard kafetegia dugu.
Lekua xumea da, atsegina, erosoa, txoko goxoa. Bertan artea aurkituko duzu arte ederra eta era askotakoa.
Mikelek eta Jonek jakin izan dute hori lortzen eta bete-betean asmatu dute, gainera.
Hara hurbilduz gero, beti dago erakusketaren bat: pintura, keramika, argazkiak…, edota liburu baten aurkezpena.
Garagardozale amorratua zara? Marka askotakoak edateko aukera izango duzu, eta tragosxka bat hartzen duzun bitartean, aldizkari interesgarriak dituzu han irakurtzeko, eguneko prentsaz gain, jakina.
Pasadan abendua, Laura Ruizek –”7 emakume en femenino taldeko partaideak– izan zuen erakusketa.
Ahal izanda, ez galdu bertara joateko aukera, ez zara damutuko eta.
Boulevard Kafetegia
Anzaran plaza 11
Irun
Guelewar taldea
Irungo jaiak amaitu eta talde bat sortzeko ideia zebilkion buruan Max-i. Madrilen ere izan zuen beste talde bat. Senegaldik lehengusua etorri, eta musika-taldea sortzea erabaki zuten.
–Mamadouk ere sarritan deitzen zidan berarekin batera jotzeko. Elkarri deitu eta taldea osatzea erabaki genuen. Esan daiteke ideia Afrikatik etorri dela.
Irungo gitarra-jotzaile bat ere badago taldean: Gorka.
-Reagea, Rapa eta jazza abesten dugu, estilo askotako kultur mestizajea.
-Gaiak? gizartean dauden arazoak, gaur egunean gertatzen dena, horretxek dira gure gaiak.
Eta euskaraz ere abesten dute, politto gainera: Hegoak ebaki banizkion…, Araban bagare, Gipuzkun bagera…
Beste hau Maxek berak sortutakoa da, euskaraz gainera:
Zugan murgilduta nago
agur esan gabe joan zara…
Papis-ek hauxe dio: Kulturen arteko hartu-emana da, guk geurea ematen dizuegu eta zuena jasotzen dugu.
Musika-tresna asko jotzen dute, denak Senegalekoak: Tamá, bougarabou-a, bongo-a, balafon-a, sabar-a, kora, tama edo talking drum-a…
Guelewar taldeko partaideak hauek dira:
Bill, Ibrahim, Omar, Papis, Mamadou, Gorka eta Max.
Guztien artean sekulako giroa sortu zuten Kabigorrin. Eta jendea berehala animatu zen dantzatzera eta eurekin batera kantatzera ere.
Guelewar taldearen entsaioa
Irungo jaietan ikusi nuen lehenengo aldiz Max. Saxoa ari zen jotzen bandan. Topo egin nuen berarekin Tinta Comic dendatik irtetean. Ez nuen ezagutu, saxorik gabe, bixera jantzita… San Martzialetan egindako argazkiak eskuratzeak ilusio handi egingo ziola esan zidan.
Musika talde bat sortu zuela ere aipatu zidan, irailaren 26an azken entsaioa egingo zutela, hurrengo egunean, 27an, aurkezpena egingo baitzuten Irungo Kabigorrin.
Falces
Argazki zehatz batzuk egin nahi ditudanean, gustatzen zait lehenagotik lekua ezagutzea, lekua aukeratzeko, akreditazioa garaiz lortzeko, halako kontuak. Halaxe joan nintzen Falces herrira; jaiak ziren, eta egunero, goiz samar, El Pilongo entzierroa egiten dute.
Herriaren sarreran gasolinera bat dago; bertan bikote bat ari zen berbetan eta eurei galdetu nien autoarekin gehiago hurbildu nintekeen herrira eta El Pilon urruti geratzen ote zen.
“Ya te voy a enseñar dónde es” –esan zidan gizonak, Francisek–. Nirekin autora igo eta non laga erakutsi zidan. Gero oinez joan ginen goraino. Sekulako beroa egiten zuen!
Egun horretan kalderetea ari ziren egiten, lehiaketa zegoen eta. Talde batengana hurbildu ginen.
–A esta la llevais luego con vosotros a comer.
Eta halaxe amaitu nuen etxe bateko bajera baten kalderetea jaten, Flor-en etxean, haren familia eta lagunekin. “¿Y esta, quien es?” –galdetzen zuten lagunek–. “No sabemos, la ha traido Francis” –barregura ematen dit momentu hura gogoratzean–.
Primeran pasa nuen eta kalderetea… gozoa benetan! Harrituta zeuden patatak baino jaten ez nituelako –begetarianoa bainaiz–.
Gehiagotan ere itzuli nintzen. El Derroche peñakoak ezagutu nituen, ondoan uzten bainuen autoa aparkatuta. Hamaiketakoa jatera gonbidatu ninduten. Oso ona, oso fina! Entzunda nuen erriberakoak oso irekiak direla, euren artean ez zarela kanpotar sentitzen. Nirekin, behintzat, hala jokatu zuten. Datorren urtean ere bueltatuko naiz.
Alardea Jaizkibel Konpainia
Konpainia dotorea, alaia eta adorez beterik! Ez dakit zenbat ziren zehazki, baina asko ziren, eta gero eta gehiago izango dira.
Kale Nagusian gora zihoazela arratsaldean, petardoak jaurti zituzten konpainiakoen oinetara. Ertzain batek botarekin baztertu zituen.
Ostikoak ere ez ziren falta izan.
Goizean, arratsaldean baino euritako beltz gehiago ikusi nuen, eta euritako asko modu erasotzailean jarrita, euritakoen burdinezko puntta zorrotzak jendearen kontra. Ertzainak ere konturatu ziren horretaz eta ikusi nituen euritakoak bultzatzen barrurago eta kargu hartzen. Eta zerbait gertatu izan balitz?