Kategoriaren artxiboa: Historia eta istorioak

Gerrillaria eta medikua (1872)

Aurreko batean azaldu legez, 1868ko irailean garrantzi handiko matxinada gertatu zen estatu espainiarrean. “Behera Borboiak!” aldarrikatzen zuen Iraultza Loriotsua izeneko hark Donostian harrapatu zuen Isabel II.a erregina borboia uda-garaiaz gozatzen eta Iparralderantz alde egitea beste irtenbiderik ez zuen izan. Seiurteko Iraultzailea deitua izango zen garai hasiberri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Abere-lehiaketa eta zinematografoa Aramaion (1911)

Arabako ekonomia guztia abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarrituta egotean, bertako Aldundiak haiexek sustatzen segitzeko politikari ekin zion krisiari aurre egin ahal izateko. Ez kasualitatez, bada, hasi ziren alor haietako erakusketa-lehiaketak han eta hemen antolatzen, besteak beste, Gasteizen bertan 1911ko irailaren 7an … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Zahar-berri gehiago Aramaioko bainuetxeaz

Arrautza ustelen usaineko uratsa (uretza, aramaioarron hizkeran), horixe zen bainulariek Aramaioko bainuetxean bilatzen zutena, besteren artean, azaleko gaixotasunak eta digeritze-sistemakoak osatzen ei zituelako.  Ur sulfuroso-kaltziko hura, gorabehera ñimiñoren batekin, 12,5ºko tenperaturan azaleratzen zen iturburuan eta 15 bat litroko jarioa zuen minutuko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Arabako Batzar Nagusiak Aramaion (1868)

1868 garrantzizko urtea izan zen Aramaion. Besteren artean, bertako udaletxearen eraberritze-lanak bukatu zirelako (kontzejupeko harlauza batek zenbaki handiz zizelkatua du data) eta, harekin batera, teilatu gaineko erloju ordu-emaile algaratsua ere jarri zelako. Jakina denez, handik aurrera arautuago geratu zen aramaioarren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Aramaioko bainuetxea: aldaketen lekuko eta eragile

Bainuetxe guztiak bezala, Aramaiokoa ere garai baten lekukoa izan zen, lekuko ustez mutua eta, tamalez, aspaldi desagertua. Itxurak itxura, halere, Aramaioko bainuetxeak ez du preziorik solaskide modura, ez baitaki isilik geratzen mingainetik tiratuz gero.  Ildo horretan, Aramaiok mende eskas batean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Zer ikusiko dute frantsesek Ikurrina ikustean? (Tourra EAEn)

Adore handiz ari ei da Tourra EAEn azken prestakuntzak burutzen.  Hori da behintzat komunikabideetan zabaltzen ari dena.  Hori eta, egia biribila aitortzeko, bolondres boluntariosoak erreklutatu nahian dabilela han eta hemen (milatik gora behar omen ditu hiru lurraldeotako bakoitzean), gainean dugun krisi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak, Hizka-mizka | Utzi iruzkina

Arrese Beitia poeta otxandioarra Aramaion (1899)

Poema-sorta bat eskuetan azaldu zen Felipe Arrese Beitia 1899an Aramaioko Euskal Jaietan, hogei urte lehenago jasoa zuen poeta-ospea ondo merezia zuela erakustera. Ordura arte –zurezko santu bat harako, landutako gurutze bat honako–, ia santugin modura baino ez zuten ezagutzen aramaioar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Etiketak | Utzi iruzkina