Kategoriaren artxiboa: Euskarari erasoka

Éúskárá: azentuak non jarri

Euskara ez dago alderdi politikoen lehentasunen artean. Nonbait, euskaltzaleenak omen diren alderdiek ere asumitua dute, hamarkada pare batean, euskaldunon erabateko odolustuketa linguistikoaren ondoren, sozialki gainditutzat jo ahal izango dela jadanik oztopo politiko larri bilakatua zaien gutxiarazitako hizkuntza honen kontua. Oro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskara gurean, Euskarari erasoka, Hausnarrean | Iruzkinak desaktibatuta daude Éúskárá: azentuak non jarri sarreran

Euskarak kezkatutakoak: Jean Hiriart Urruti (1859-1915)

Gure idazleen artean betidanik izan da Euskarak jasotako erasoen inguruko kezka. Eta ez dira gutxi izan “hizkuntz politika” propioak ere aldarrikatu dituztenak. Jean Hiriart Urruti dugu horietako bat. Hazparnen jaioa, Eskualduna aldizkaria izan zuen euskal gizartea esnatzeko eta akuilatzeko tokirik gogokoena. Han utzi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskarari erasoka | Iruzkinak desaktibatuta daude Euskarak kezkatutakoak: Jean Hiriart Urruti (1859-1915) sarreran

Euskara batuaren arerioen argudioak

Gaurko egunez (2024.07.18), euskararen mundura urrats esanguratsua ekar dezakeen kulturgunea inauguratu da Gasteizen, Ruiz Bergarakoa izeneko jauregian. Gasteiz Antzokia da, hain zuzen, nahiz eta ofizialki Izazkun Arrue Kulturgunea izendatua azaltzen den.  Berri pozgarria, zinez, batez ere Gasteizko euskaldunen aspaldiko ilusioa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskarari erasoka | Utzi iruzkina

Euskaldun hiltzeko eskubidea

Carme Junyent hizkuntzalariak argi utzi zuen, baiki, zendu ondoren –ez lehenago– nahi zuela idatzita zeukan Morir-se en català artikulua kaleratzea. Heriotzari nork bere hizkuntzan aurre egin ahal izateko eskubidea aldarrikatu nahi izan zuen haren bitartez.  Lagun batek urtebete duela (2022.11.14) igorri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskara gurean, Euskarari erasoka | Utzi iruzkina

Hizkuntz ordeztearen mekanika: bi adibide hurbileko

∞∞∞∞∞∞∞∞ Duela astebete inguru hemen bertan idatzitakoa argitzera datozen bi adibide esanguratsu eskaini ditu azken egunotan prentsak. Lehena Nafarroan 2022ko azaro aldean gertatua, eta bigarrena 2023ko lehen egunetan EAEn. Bi-biek jotzen dute euskararen normalizazioaren flotazio-marran, Hegoaldeko hizkuntz ordezte-prozesua modu sistematikoan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskarari erasoka | Utzi iruzkina

Begi-bistakoak, begien aurrean

∞∞∞∞∞∞∞∞ Hizkuntzak ez dira ezer hiztunik gabe. Zulo beltz hutsa baino ez da hiztunak galdu dituen mintzaira. Hiztunok gara hizkuntzaren arima, hiztunok ematen diogu bizitza. Gu gabe, hiztegi izoztua eta gramatika-gorpua besterik ez da hizkuntza delakoa, hizkuntza hila alegia. Gurekin, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskarari erasoka | Utzi iruzkina