Kategoriaren artxiboa: Euskara gurean

Nor mintzatuko da euskaraz espainiar Kongresuan?

Garaipen sinbolikoa baino gehiago ekarri beharko luke espainiar Kongresuan euskaraz, katalanez eta galegoz hitz egiteko aukera zabalik izateak, kontua ez baita bakarrik hizkuntzei dagokien eskubide demokratikoren bat teorikoki onetsita azaltzea. Harago joan beharko luke aukera berriaren baliatzeak, hortaz. Hain zuzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskara gurean | Utzi iruzkina

Aramaioko ume-hizkera

Aramaioko ume-hizkeran oraintsura arte erabili izan diren forma ezagun zenbait jaso dira ondoko zerrendan. Jakina denez, jende nagusiak ume txikitxoekin erabiltzen duen oinarrizko lexiko berezia da haur-hizkera, eguneroko solasaldietan bestelako formekin ere osatu egiten dena. Edozelan ere, berezitasun hori gordetzeko, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskara gurean | Utzi iruzkina

Zenbateraino aldatzen ari da Aramaioko euskara?

Denon buruan dago Aramaioko haranaren –Gainbarruaren– konfigurazio orografiko-geografikoak babes eskerga ekarri izan diela bertako bizimodu tradizionalari, ohiturei eta, batez ere, euskarari. Euskarari, gainera, erabilia izaten segitzeko babesa eskaini dio luzaroan, eta babes handia, orobat, gaztelaniaren interferentzia gehiegirik gabe iraun ahal izateko. Eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskara gurean | Etiketak | Utzi iruzkina

Euskara beheraka Aramaion

UEMAk aurten hizkuntz erabileraz kaleratutako txostenek poztasun larregirik sortu ez badute ere, gutxienez pausua eta lasaitasuna ekarri izan dituzte hainbaten bihotzetara, gauzak ondo-edo egiten gabiltzalakoan. Aramaioarrontzako lasaigarriena –eta batzuen ustez, pozgarriena– izan da gure kaleetan gero eta euskara gehiago erabiltzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskara gurean | Etiketak | Utzi iruzkina