-
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Patxi Salaberriren bloga
Egilearen artxiboa: belamendi
LEZETXIKI: haserrea, sumina, gaitzidura!
Hiztegiak nekez ekar dezake Abiadura Handiko Trenaren aitzakiarekin Lezetxiki haitzulo prehistorikoan egin den triskantzak euskaldunongan sortutako gogo-aldartea behar bezala islatzeko hitzik. Zeren eta benetako mala-ostia eta gogo txarra dira horrelako hondamendiak ikusten direnean sentitzen direnak. Eta are handiagoak oraindik gure … Jarraitu irakurtzen
1865: Aramaioko bainuetxearen berritze-urtea
1827an ateak ireki zituenetik, laurogei bat urte irautera iritsi zen Aramaioko bainuetxea ur sulfuroso sendagarrien tratamenduak eskaintzen. Mende eskas hartan ezagutu zituen moldaketen artean, 1865eko erreforma izan zen zinezko moderninazioa ekarri ziona eta, neurri batean behintzat, inguruko bainuetxeen pareko bilakatu … Jarraitu irakurtzen
Azkue jakintsua Aramaion Goikoetxea adiskidearen eskutik
Behin baino gehiagotan hurbildu zen Resurreccion Maria Azkue abade euskaltzale jakintsua Aramaiora. Etorrera garrantzizkoenak, dena den, Bizente Goikoetxea musikari ospetsuarekin zeukan adiskidetasunagatik gertatu ziren. Hemengo honetan hiru “bidaia” bakarrik izango ditugu hizpide. Lehen-lehena, fikzioaren bidez egin zuena (1889). Bigarrena, Goikoetxea … Jarraitu irakurtzen
Zenbateraino aldatzen ari da Aramaioko euskara?
Denon buruan dago Aramaioko haranaren –Gainbarruaren– konfigurazio orografiko-geografikoak babes eskerga ekarri izan diela bertako bizimodu tradizionalari, ohiturei eta, batez ere, euskarari. Euskarari, gainera, erabilia izaten segitzeko babesa eskaini dio luzaroan, eta babes handia, orobat, gaztelaniaren interferentzia gehiegirik gabe iraun ahal izateko. Eta … Jarraitu irakurtzen
Hizkuntz ordeztearen mekanika: bi adibide hurbileko
∞∞∞∞∞∞∞∞ Duela astebete inguru hemen bertan idatzitakoa argitzera datozen bi adibide esanguratsu eskaini ditu azken egunotan prentsak. Lehena Nafarroan 2022ko azaro aldean gertatua, eta bigarrena 2023ko lehen egunetan EAEn. Bi-biek jotzen dute euskararen normalizazioaren flotazio-marran, Hegoaldeko hizkuntz ordezte-prozesua modu sistematikoan … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Euskarari erasoka
Erantzun
Begi-bistakoak, begien aurrean
∞∞∞∞∞∞∞∞ Hizkuntzak ez dira ezer hiztunik gabe. Zulo beltz hutsa baino ez da hiztunak galdu dituen mintzaira. Hiztunok gara hizkuntzaren arima, hiztunok ematen diogu bizitza. Gu gabe, hiztegi izoztua eta gramatika-gorpua besterik ez da hizkuntza delakoa, hizkuntza hila alegia. Gurekin, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Euskarari erasoka
Erantzun
Statkraften azpiegiturekin kritiko direnentzako mandamentua
Berezkoa omen duen gardentasun-politikaren barnean, Statkraftek bere webgunean segitzen du esaten ez duela oraindik erabaki zein koordenadatan kokatuko dituen Aramaioko aerosorgailuak: En estos momentos nos encontramos estudiando muy cuidadosamente la ubicación exacta de cada uno de los ocho aerogeneradores del proyecto, ya … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Aerosorgailuak
Erantzun