Gaurko egunez (2024.07.18), euskararen mundura urrats esanguratsua ekar dezakeen kulturgunea inauguratu da Gasteizen, Ruiz Bergarakoa izeneko jauregian. Gasteiz Antzokia da, hain zuzen, nahiz eta ofizialki Izazkun Arrue Kulturgunea izendatua azaltzen den.
Berri pozgarria, zinez, batez ere Gasteizko euskaldunen aspaldiko ilusioa azkenean errealitate bilakatzen hasia dela ikus daitekeelako.
Gogoratu behar da, halere, ez dela lorpen erraza izan, urtetako borroka latzak eta jende askoren ahalegin eskergak eskatu dituen egitasmoa izan baita. Zeren eta, gezurra badirudi ere, gasteiztarren hizkuntz eta kultur garapenerako tresna izan zitekeen kulturgune honek ezin pentsa daitezkeen mamuak eta arerioak sorrarazi ditu hasieratik hainbat eta hainbat urtetan barrena. Eta ez dira guztiak horrelakoetara ohituak gauzkaten esparruetako jendeak bakarrik izan.
Guztiarekin ere, lortutakoaren ilusioarekin eta etorkizunerako suposa dezakeenaren alderdi pozgarrienarekin eta itxaropentsuenarekin geratu dira Gasteizko euskaldunak eta euskaltzaleak gaurkoan.
Horren karietara, duela bi urte adiskide batek kaleratu zuen artikulua berreskuratu nahi luke Belamendik oraingoan, batik bat, argi islatzen duelako nolakoak izan diren duela gutxira arte euskara batuaren kontra zeuden euskaldunen iritziak eta jarrerak, betiere itsu-itsuak eta herraz eta amorruz beteak. Horrelakoekin, noski, ez zuen bestelako etsaien premiarik hizkuntza nazionaltzat dugun euskara estandarizatuak.
Horratx artikulua:
GASTEIZKO ANTZOKIA ETA EUSKARA BATUA
Ezer ez dakiena bezala, ni neu ere zeharo harrituta geratu naiz Gasteizko Antzokiari bertako alkateak jarri dion izenarekin eta are gehiago izena jartzeko baliatu duen era pertsonalista zurituezinarekin.
Bigarren jokabide-erak sakontze-premiarik ez duela esango nuke, gure agintariak, guztiak, faraoien piramide-gosea gogoan sartuta jaiotzen baitira.
Gasteizko Antzokiaren izen berriaz argitaratu diren artikuluetan (a, b, c…), ordea, ez da behar beste argitu jarri izan zaion izenaren aurkako lehen argudioaren sustraietan dagoen karga eta herra sakona, gure artean Euskara Batuaren aurka agertzea ez baita inoiz izan, nola esan, etxean katuak izatearen kontra egotea bezalako hautua.
Are gehiago, une haietan sortu zen ikusmen laburreko “intelektualitate” batek arras kaltegarri jo zituen euskararen normatibizaziorako –biziraupenerako, azken batean– burutzen ari ziren ahaleginak eta ekarpenak, eta euskara normatibizatuaren –batuaren– aldekoak eta aldezleak benetako etsaiak balira bezala hartuz, zentzurik gabeko borroka itsu eta amorratu bati ekin zion jarraian.
∞∞∞∞∞∞∞∞
Hori dela eta, komenigarria da azaltzea zertan zen 1960ko hamarkadan eta ondoko urteetan Euskara Batuaren aurka paratzea eta zein ziren Izaskun Arrue andreak eta beste hainbatek hain modu itsuan kontrajarritako borrokaren ustezko oinarri teorikoak.
Hemen asmakeriatan ez ibiltzeko, bando hartako ideologo batek esandakoak ekartzeari ekingo diogu. Izatez, dagokigun Antzokitik hurbil bizi zen Andoni Urrestarazu “Umandi”-k 1981ean Gasteizen bertan kaleratutako Euzkera. El problema del euzkera, su valor decisivo para la vida de Euzkadi, su relación con la historia de nuestro Pueblo, su situación actual, su futuro bilakatu zen kontrairaultza haren pentsamendu-ontzi.
Haren jatorrizko bertsioa omen zena (1977ko Euzkal-Betekizunak izeneko lana, hain zuzen) har nezakeen, egia esan, haien argudioak hemen erakusteko, baina, gizarte kapitalista heteropatriarkal honek barnerarazitako nagiak nagi, nahiago izan dut Umandik dialekto popularrik gabeko “erdara batu” ezin hobean idatzitakoak hobetsi, eta ez, alajaina, korapilatsu samarrak zaizkidan “erriketa dala-ta, euzkal-erazko erri-jaurgoa jarri-erazi” bezalako esaldiak dakartzan lana (kontuan izan, gainera, hor jarritako “rr” bikoitz horiek hemen ezin transkriba daitezkeen “r” bakan azentudunak direna).
Harira nadin, beraz, presaka nabil eta.
∞∞∞∞∞∞∞∞
Euskara batuaren aurka egoteko arrazoiak, Araiako euskaltzale zintzoaren hitzek laburbiltzen dituzte hobekien. Alegia, irabazi beharreko gerra bat bezala planteatu zuen –eta zuten– hasieratik eta hori besterik ez da haren hitzei dariena, hartarako fikzio-zertzelada gordinegiak batu behar izan bazituzten ere:
Hoy, está desarrollándose por todo el País (Euskal Herriaz ari da) una corriente que aspira a ser de tipo pro euzkera, y que a mi juicio es, acaso, el error más grande que se puede cometer en ese terreno, ya que no solo se acepta, en la práctica, la perniciosa influencia erdérica sobre el euzkera, sino que se le presta la ayuda más eficaz que pueda caber y que nunca ha tenido lugar hasta ahora con tanta fuerza y eficacia. Nos referimos, claro está, al llamado tan impropiamente “euskera batua” simplemente porque en él no se une nada y, al contrario, lo que hace es eliminar (18-19).
Eta nola definitu euskara batua?
La definición probablemente más exacta que se pudiera dar del “euskera batua” tiene que ser la de que está produciento la […] erderización del euzkera; eso es evidente. Y sólo con esta innegable evidencia basta para calificar a ese movimiento como erróneo (26)
Baina zein ziren “euskara batua” delakoari leporatzen zizkioten bekatuak? Honatx:
Son dos los aspectos que caracterizan principalmente al “euskera batua”; el primero, de poca importancia […] se refiere al empleo de la letra H que solamente ha sido utilizado hasta ahora en nuestros dialectos norteños, como una influencia más […] del o de los erderas, y que el “euskera batua” trata de generalizarlo como presunto medio de unificación (20)
Eta hori irakurtzean gogoratu naiz Koldo Mitxelenak Euskara Batuaren hautuez oraindik konbentzituegi ez zegoen Martin Ugalderi erantzun zion hartaz:
Zure galderak, beti edo gehienetan, xede batera doaz: h kontura. Ez dut nik ukatuko auzi hori larria denik. Batasuna, ordea, ez dago horretan, ezta urrik eman ere. Askozaz ere gehiago da batasuna eta batasunera bidean ba ditugu, pilaka, hori baiño kontu larriagoak. Hori ez da, gehienez ere alde nahiz kontra jokatzeko ederki datorren bandera ikusgarria besterik.
Non aurkituko, horrenbestez, Umandik Euskara Batuaren benetako bekatu larria handik zazpi urtera? Bada, zehaztu ezinezko “proliferación exagerada de la erderakada” kontzeptuan:
El segundo aspecto […] que es el que tiene verdadera y mucha importancia en relación con nuestro idioma y en lo que al “euskera batua” se refiere consiste en la proliferación exagerada y lamentable del erderismo, de la erderakada, que llega a unos extremos verdaderamente ridículos (21).
Sakonak, argiak eta zehatzak, ikusten denez, Euskara Batuaren aurkako hizkuntz gudari ekiteko arrazoiak, guztiak lexikografiaren, hizkuntzalaritzaren eta soziolinguistikaren ezagutza eta jakituria sakonean oinarrituak.
Etsaiak identifikatzea, hortaz, hurrengo urratsa: “quienes se tiene por euzkaltzales”
tenemos que pensar que se trata de […] una enorme y absurda obcecación colectiva, pues, de otro modo, tendríamos que concluir en que han venido a convertirse en los mayores enemigos de nuestro idioma (25)
Eta etsai horien buruzagiak?
¿Cuál es y cómo es la dirección que lo rige? ¿Es realmente la actual Euskaltzaindi quien da esa dirección?
Erantzuna:
A pesar de que desde 1968 a partir de la asamblea de Arantzazu se declaró en ese sentido y de que […] en la otra asamblea de Eibar se ratificó en aquella posición adoptada, nos repugna pensar que los actuales dirigentes de la organización [Euskaltzaindiaz ari zaigu, ez erakunde armatuaz], entre los que hay personas de mucha valía y donde contamos con buenos amigos, acepten plenamente ese proceder del “euskara batua” (26)
Nola izango, beraz, Euskaltzaindia bide okertu horren buruzagia? Hobe bestelako konfabulazioren bat dagoela pentsatzea, hots,
¿Podría haber, tal vez, otra dirección distinta [beherago Txillardegi aipatuko duenez, akaso…] que no se manifiesta?; es de temer que sí, pero no lo podemos saber con certeza. Y hemos de juzgar por lo que aparece a la vista de todos (26)
Izan ere, gertatzen dena benetan ikusi nahi duenak aztarnak omen ditu begien aurrean, haietako bat, euskara batuaren hedatzearekin batera, euskalkiak desagerrarazteko asmoa nonbait:
vienen apareciendo en distintas publicaciones del País, criterios que tienden a la sustitución de los dialectos en que vive popularmente el euzkera por el artificial “euskera batua”, so pretexto de la necesidad de contar con un lenguaje en que podemos entendernos todos (26).
Kezka horrek eramaten du gure ideologoa honako hau baieztatzera
no cabe la menor duda de que […] vayan a ser ahora los mismos vascos que se tienen por euskaltzales los que hayan de terminar con el euzkera, destruyéndolo; pues a eso tienden ciegamente, en su intento de imponer el “euskera batua” por encima de los dialectos populares (27-28)
Zorionez ez dute itxaropenik galtzen Urrestarazu jaunak eta haren inguruko aldrak:
Quisiéramos creer que esa idea de sustitución de los dialectos no fuese compartida, realmente, por todos los partidarios del “euskera batua”, pues siendo así habría que catalogar al movimientos “batua” como el enemigo mayor que ha tenido nunca nuestro idioma. Y desde luego, ese criterio tan cerrado que se demuestra entre los “batuas”, hace pensar en la existencia de un verdadero sectarismo constituído alrededor y a causa de lo que preconizan (29)
Dado ese empeño pertinaz que se demuestran tan insistentemente en todas la publicaciones “batuistas” y que se destaca además con la actuación general de sus partidarios, […] resulta obligado pensar en ese sectarismo; y hay en ese proceder motivo más que suficiente para reputar como una verdadera secta al conjunto de todos los que propugnan por el “euskera batua”. Y esa secta que da la impresión de existir, de prevalecer en nuestro País, no llegaría a ser, a nuestro entender, sino el enterrador definitivo del euzkera (29)
Sekta, etsai, euskararen lurperatzaile… nor izango eta Euskal Historiak eman dituen Euskara Batuaren sustatzailerik adoretsuenak, emankorrenak eta eraginkorrenak.
Edozelan ere,
No podemos pensar que todos los partidarios del “euskera batua” compartan ese mismo sentimiento de odio, a pesar de todo su sectarismo; sería horrible si así aconteciera; pero no hay duda de que todos, pocos o muchos, los que han llegado a albergar en su corazón ese desgraciado sentimiento, sí, se comprenden dentro de la secta (32)
Horren guztiaren aurrean, noski, borroka zen bidea:
En consecuencia no nos queda más remedio que luchar contra los propósitos de esa tendencia, de influencia nefasta para la vida de nuestro idioma y para la misma vida de nuestro Pueblo (30)
Paradoxiko samarra, dena dela, Euskara Batuaren aurka buru-belarri ziharduten borrokalari hauen sustrai ideologiko nagusia, aski garbi omen baitzuten ezen
[…] se encuentra nuestro Pueblo, tan necesitado de unificaciones de criterios en tantos aspectos, principalmente en lo que a nuestro idioma nacional se refiere (24)
Alegia, euskararen batasuna iruditzen zitzaien “el estado actual del problema del euzkera” delakoaren inguruan identifikatutako lehen arazoa, eta bigarrena, eta hirugarrena, eta…:
∞∞∞∞∞∞∞∞
Gorka Urtaran alkatea gazteegia da eta inuzente dago oraindik, eta ez bide daki ezer ez huntaz, ez hortaz eta ez hartaz. Eta halaxe erabaki du Gasteizko Antzokirako izena.