Etiketaren artxiboa: bloggerrekoak

Banoa bost egun hauek!

Bai, banoa (ez betiko). Egia esan, gogo handirik gabe. Umeekin noa Zugastietara (Muxika). Bost egun igaroko ditugu han. Beti egiten dugu irteera Gabonetan, Aste Santuan eta udan. Udan hamar egun izaten dira eta besteetan, aldiz, bost egun. Oso aktiboak izaten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Nire artxibategi partikularra

Ezagutzen nautenek badakite nire ordenaren barruan apur bat desordenatua naizela. Baina kontuz, ederto dakit non dauzkadan paper guztiak gordeta, nire etxea artxibategi bat da!Ja,ja,ja! Egunkariak, aldizkariak, … edozer aurkitu daiteke. Beti eduki dut zaletasuna horrelako gauzak edukitzeko eta askotan baliagarriak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Nazioarteko Poesiaren eguna

Gara egunkaria erosi dut gaur, astelehenetan ez baita Berria ateratzen. Eta hara non, kulturako orrialdetara heldu naizenean irakurri dut gaur Nazioarteko Poesiaren eguna dela. Ez neukan ideairik ere ez gaur ospatzen zenik. Oheratuko naiz gauza bat gehiago ikasita. Poesia gustokoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

ERROMON ERE, EUSKARAREN ALDE!

Bai, gaur heldu da Korrika Getxora, giro bikainean! Aurten bizikletaz egin dut ibilbidea. Badakit korrika joan behar dela, baina nire hanka ez dago oso ondo esfortzuak egiteko, beraz, aurten bizikletaz. Redentor eleizan parean zeukan bertso-eskolak kilometroa eta han hasi da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Sutan jartzen nau

Afaltzen gauden bitartean beti ikusten dugu Teleberria. Eta berriro ere entzun dut aste hauetan zehar egunkarietako gai izan dena: euskaraz ez dakiten irakasleen arazoa. Baina zer uste dute horiek? Sei urte euskara ikasteko eta oraindik ez dute ikasi? Gainera liberatuta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Gaur egungo umeak…

Bertsolaritza irakasle moduan nabil, irakatsi ez dakit asko irakatsiko duda, baina saiatzen naiz. Getxon Lehen Hezkuntzako 5 eta 6.mailan ematen ditut eskolak. Guztiok ulertzeko 10-12 urte bitarteko basatiak (ez dira umeak!). Talde horiez gain, Berangon daukat taldetxo bat eta Aixerrota … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Silbeira txapeldun

Plan ederra gaurkoa. Bertso-eskolako lau lagun (aspaldi elkarrekin egon gabeak) Lakuntzara joan gara Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala ikustera. Asmoa geneukan bertso-afari batera joateko, baina gure inguruan ez daude. Goizean atera gara eta Altsasun bazkaldu dugu. Aspaldiko kontuak mahai gainean: ikastolakoak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Jada 23 urte…

Bai, egun esanguratsua da gaur: martxoak 11. Gaur izan zen Madrileko sarraskia, milaka zauritu, ia 200 hildako. Egia esan, ahazteko moduko eguna. Goiz altxatu nintzen, amarekin neukalako hitzordua jarrita Deustun. Amoma ingresata zegoen eta erabaki genuen elkarrekin bazkaltzera joatea. Egun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Denbora falta

Julen Gabiriaren bloga irakurtzen dut noizean behin http://eibar.org/blogak/gabiria . “Arnasa hartzera noa” izenburua jarri zion orain dela gutxi artikulu bati (nolabait esateko artikuluarena). Eta ederto ulertzen dut esaten duena. Badakit zer den denbora falta. Gauza askotan nabil sartuta eta ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Gauzak ederto doaz!

Gaur ama onkologoarengana joan behar zuen. 5etan zeukan hitzordua eta aitarekin joan da, ez dakit zein zegoen urduriago, baina beno. Ebakuntza irailaren 2an egin zioten, kimioa eta radioa ere hartu ditu. Baina gaur, azkenean berri pozgarriak heldu dira, edo behintzat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin