Gaur egungo umeak…

Bertsolaritza irakasle moduan nabil, irakatsi ez dakit asko irakatsiko duda, baina saiatzen naiz. Getxon Lehen Hezkuntzako 5 eta 6.mailan ematen ditut eskolak. Guztiok ulertzeko 10-12 urte bitarteko basatiak (ez dira umeak!). Talde horiez gain, Berangon daukat taldetxo bat eta Aixerrota Institutuan ere.

Astelehenetan institutura noa, 14.00etan hasten gara eta 15.00etan bukatu. Agian ez da ordurik onena 15 urteko gazte batzuk motibatzeko, baina ezin daiteke beste ordu batetan eman. Atzo liatu zuten, baina ederto gainera!

Komunera joan nintzen, bakarrik tardatu nuen 5 minutu eta heldu nintzenerako hor zauden leihotik ezabagailuak botatzen, klarionak, koadernoak… Uste dut ez zutela nire motxila bota juxtu sartu nintzelako atetik! Kristolako bronka bota nien, hori ezin zela egin, nagusiak zirela horrelakoak egiteko (nire irakasle batek botako zidan antzerakoa).

Onena batek galdetu zidana: “Nahikari 15 urtekin ez zenuen berdina egiten?” Egia esateko, bai. Nik berdina egiten nuen ikastolan nire klasekideekin. Batxilergoko 2.mailan gogoratzen dut batzuk hiztegiak bota zituztela leihotik! Kontatu nienean ez dakit apuntatu zuten hurrengo batean egiteko edo pentsatu zuten nire kintakoak beraiek baino askoz basatiagok ginela.

Klasetik irten eta guk egiten genituenak gogoratu nituen. Askoz txarragoak ziren, baina egiteko garaian nengoen. Orain, aldiz, mahaairen bestaldean nago eta errespetua igorri behar omen dut (nahiz eta batzutan kontrakoa izan).

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 Responses to Gaur egungo umeak…

  1. egilea: Patxi

    Ez dakit ba, Nahikari, ez ote zabiltzan epelegi. Kontuz gero! Hurrengoan zeu igual botako zaituzte. >
    Nik hauxe erantzungo nieke: >
    Begira, urtea bete gabe,ume batek kaka jaten du. Normala da ume txiki batek kaka jatea, baina errita egiten zaio jan ez dezan. >
    Zazpi urterekin, ume batek harria hartuta, lagun bati buruan igual ematen dio. Normala da zazpi urteko ume batek harriarekin norbait jotzea, baina errieta egiten zaio jo ez dezan. >
    Hamabost urterekin, nesken aurrean gizontxoaren itxurak egiteko, normala da gazte batek gauzak leihotik behera botatzea, baina faborez, umetxoak, ez zaitezte umeegi ere izan, eta emaidazue pake pixkat, zuen granotxoak ikusiz mareatu egiten naiz eta. >
    Gazte artaburuek (batzuk, ez denak) jasoko dute mezua, eta gazte azkarrek, parre egiteaz gainera, irabazi egingo dituzu, hurrengo batailetarako.

  2. egilea: Anonimoa

    Arratiko zekorragaz ez zan hori pasauko. autoridadea zer dan ikisiko leukie, ti-ta baten. jeje. >artikulu ona.Arratiko zekorragaz ez zan hori pasauko. autoridadea zer dan ikisiko leukie, ti-ta baten. jeje. >artikulu ona.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude