EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2006

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna. Azken asteotan euskara asteak, euskal kulturaren asteak, mahainguruak gure hizkuntzaren gainean, euskarari buruzko datuak, …

Beti pentsatu izan dut ia ikerketa eta ekitaldi hauek zerbaitetarako balio duten. Askotan gure politikarien lana justifikatzeko baino ez da. Euskara bultzatu nahi dute, baina berdin gabiltza: administrazioan erderaz hitz egin behar dugu, bidaltzen diguten ia informazioa oso elebiduna da, baina askotan akatsez josia, …

Eskoletan antzeko parezido. Euskara asteak ospatzen ibili dira eta bertsoak egiteko eskatu didate umeekin. Ni oso pozik, ez daukat inolako arazorik, gustora. Baina zertarako balio dute euskararen aldeko bertso hauek? Irakasleen artean erderaz entzuteko? “¡Jo, han cantado unos bertsos mis chavales!” Zorionak, bertso itzelak, baina hasi zaitezte zuek ere euskaraz egiten. Umeek ez badute ikusten gure artean euskaraz gabiltzala, nola egingo dute eurek?

Urterik urte berdina errepikatzen da. Noizbaiten aldatuko ote da? Noizbaiten euskara “salbu”? Noizko Euskal Herri euskalduna? Noizko hipokresia gutxiago? Noizko…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

OLENTZEROA DEBEKATUA

Bai, badirudi Olentzeroa kalera ateratzea eta umeei ilusio ñimiño bat ematea legez kanpo dagoela, Iruñean behintzat.

Ostegunean atera ziren berbetan horri buruz Iruñeako Olentzero batzorde desberdinetako kideak. Aurten ez dute Olentzerorik aterako, ez daude prest isunak ordaintzeko. Badakigu Barcina andereak zer nolako politika eramaten duen, baina Olentzero bat debekatzea ere…

Pasa den urtean gure sostengua eman genien Iruñearrei, gure erara. Algortako Olentzero Batzordeko kidea naiz, talde desberdinek osatzen dugu batzordea. Olentzero biziduna eta panpin handi bat eramaten dugu. Urtero “pin” bat jartzen diogu, aldarrikapen gisa: Korrika, Esait, Nunca Mais, … Pasa den urtean IRUÑEAN ERE BAI!  jarri genion. Jendea galdezka ibili zen, ia zer esan nahi genuen horrekin.

Tamalez, aurten ere jarri beharko diogu berdina.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

BIRUS BATEK JOTA

Joxe pneumoniarekin ibili zen orain aste batzuk. Badirudi enbidia edo diodala eta birus batek atakea egin zidan asteazkenean. Asteazkenetik etxetik irten gabe (bueno, larunbatean atera nintzen EGAko ahozko azterketa egitera), zintzo-zintzo. Rocaren lagun mina egin naiz egun hauetan, sukarra eta zorabioak bidelagun izan ditut… Kristo bat eginda!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

“GAZTEA IZAN ETA EUSKARA AHOAN”: NON DAUDE GAZTEAK? (eta II)

Bai, bigarren eguna iritsi zen. Ez nintzen oso motibatuta joan, baina beno. Ikusita ordaindu nuen dirutza joan beharra zegoen. Hantxe paratu nintzen goizeko bederatzietan puntual-puntual.

Asko interesgarriagoa izan zen eguna, behintzat probetxugarria. Iñigo Fernandez Ostolazak erakutsi zigun nola saldu euskara gazteei era erakargarri batean, zer egin behar dugun eta zer ez. Topaguneko lagunek euren ekimenaren berri eman ziguten: “asteburuetan.com”. Polita iruditu zitzaidan ekimena, gazteek gazteentzat eginiko tailerrak eta euskara hutsean.

Egia esateko, hitzaldi edo ponentziarik garrantzitsuenak (beti ere nire iritzi apalean) lau gazteen mahaingurua eta Gorka Juliorena izan ziren.

Lau gazte euskararekin izan duten esperientzia kontatzen: Egoitz Unamuno, Eneko Gorri, Aitziber Kanpion eta Xabier Paia. Gauza asko ezagunak egin zitzaizkidan, batez ere “militantismoarena”. Zergatik egiten dugu gazteok euskaraz? Zergatik ez dugu erabiltzen ligatzeko? Zergatik…? Hainbeste zergatik. Lau ikuspegi desberdin izan ziren, oso aberasgarriak guztiak. Ez dakit hango euskara teknikari guztiak gustora geratu ziren, ez zituzten estrategiarik eman, ez metodologiarik, …

Gorka Juliok internetek euskaraz dituen aukera guztiak erakutsi zizkigun era dinamiko batean (eskerrik asko Gorka, horrelako aurkezpen bat eskertu nuen). Interneten dauden tresnak, informatikari ez diogula beldurrik izan behar, … Baina hor ere gure euskara teknikariak ez ziren gustora gelditu…

Gazte gehiago aritu ziren hizketan, beraien ikuspegia eman zuten, hori da nik entzun nahi nuena. Nik bilatu beharko ditut estrategiak eta trukoak umeekin euskaraz hitz egiteko, euskara erakargarri bihurtzeko. Saiatuko naiz erreferente hori izateko beraientzat. Askok nire egunerokotasunean ditudan arazo berdinak zituzten. Behintzat ez nago bakarrik!

Nire hausnarketa pertsonala egin dut, baina orain euskara eta gazte teknikari horiek egin beharko lukete.

Gaztea izan eta euskara ahoan? Noski!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Atzo jardunaldi batzuetara joan nintzen Leioara: Gaztea izan eta euskara ahoan. Orain aste batzuk ikusi nuen programa eta gustatu zitzaidan, baliagarria izango zela uste nuen.

Kultur Leioako Auditorium zoragarrira sartu nintzen, leku erosoa bilatu eta eseri nintzen. Ingurua begiratzen hasi nintzen. Bat, bi hiru, … zortzi agian? Zortzi gazte egongo ziren entzuleen artean? Badakit zaila dela izendatzea gazteen adin tartea. Nik 29 urtetan utziko nuke (Gazte Txartela 26rekin kentzen dute, baina beno).

Gazte gehiago topatuko nituela uste nuen, baina kontrakoa izan da. Gazteen artean sustatu nahi dute euskara, baina horretarako gazteen iritzia jakin beharko dute, ez? Euskara Teknikariz beteta zegoen aretoa, guztiak 30 urtetik gorakoak. Ziuraski askok sekula ez dute gazteekin lan egin, edo behintzat iritziak entzun. Zer egiten zuten hor?

Oso polita da estrategiak ematea, ikerketak aurkeztea, Eusko Jaurlaritzako andre baten iritziak entzutea, … baina zer egiten dugu hezitzaileok horrekin? Talde bakoitza mundu bat da, eskualde bakoitza desberdina, … Niri horrelakoak ez zaizkit balio. Euren jesarlekuetan eserita dauden horiek ez dute euskararen egoera konponduko.

Entzuleen artean gazteak behar ziren. Galderak egiteko, kezkak azaltzeko, beraien esperientziak kontatzeko, … Gaur gazte batzuk hitz egingo dute, ia zer gertatzen den.

Datu interesgarri bat nire alde: matrikula 76,5 €-koa zen. Gazte gutxik daukate diru hau eskuragarri. Beharrezkoa izango zen dirutza hau ordaintzea, baina gehiegi iruditzen zait. Heldu gutxi eta gazte gehiago behar ziren. Gazteon kezkak entzunda, konponbideak bilatu daitezke.

Ia gaur zer aurkitzen dugun…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

IKASLEEN TRAUMAK

Unibertsitatera etorri baino lehen, Algortara joan behar izan naiz mandatu batzuk egitera. Ez daukat karnetik, beraz, beti mugitu behar izaten naiz garraio publikoan. Gehienetan metroan mugitu behar naiz, erosoena delako (ez merkeena…).

Areetan hartu dut eta Gobela bi andrazok igo dira. Berria irakurtzen negoen lasai-lasai eta nire ondoan eseri dira. Nola ez, seme-alabei buruz hasi dira hizketan. Zelako traumak sortzen dizkieten irakasleek, zelako pertsona txarrak diren, nola tratatzen dituzten seme-alabak, ez dute bokaziorik… Ez nekien elkarrizketan sartu, egunkariaren aurrean ezkutatu edota pare bat zaplasteko eman bakoitzari.

Irakaslea eta ikaslea naiz, bi paperetan nago. Orain urte batzuk ez nekien zer zen irakaslea izatea eta oso erreza zela uste nuen. Irakasle batzuk miresten ditut, beste batzuk…

Traumak sortzen dituztela? Ba, ez dakit. Nik daukadan “trauma” bakarra da, 5.mailan irakasle batekin. Atetik sartu eta guztioi esan zigun ez ginela inora helduko, tontoak ginela eta urte batzuk barru kale eskina baten eskatzen bukatuko genuela. Beldurra nion irakasle horri, gehien bat matematikak ematen zituelako eta matematiketetarako nahiko desastrea izan naizelako beti. Baina, pasatu zait “trauma” hori.

Gauza batean ados nago: asko ez dute bokaziorik. Irakasle sartzen dira ez dutelako ezer hoberik topatzen eta askotan umeak izorratzen dituzte. Badirudi derrigortuta daudela, baina gero ez dute ezer ganorazkorik irakasten. Badaude batzuk, bokazioa dutenak, baina gero ez dakitela ikasleari ezer transmititzen. Unibertsitateetan horrelako asko aurki ditzakegu.

Umeak tratatu? Ez dakit, ni saiatzen naiz ahal dudan hoberen tratatzen, nire arazoak etxean uzten eta ahal dudan guzti irakatsi. Lortzen dudan? Hori nire ikasleek esan beharko dute, ez naiz pertsonarik egokiena esateko.

Azken gauza, inoiz ez dute pentsatu gurasoek eurak ere erru txikitxu bat dutela? Ez dituztela umeak gehiegi babesten?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

BULARREKO MINBIZIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Asteartean froga bat egitera joan nintzen Bilbora eta ama izan nuen lagun. Corte Inglesean sartu ginen (gorroto ditut horrelako lekuak, baina beno…). Hortxe zeuden bi andra lazo arrosak ematen eta bana eskeini ziguten. “¿Sabeís algo sobre el cancer de mama?”.

Nahi baino gehiago dakigu, tamalez. Orain bi urte aurkitu zioten amari minbizia eta harrezkero hortxe dabil borrokan. Dena primeran doa eta bakarrik joan behar da errebisioak egiten urtean behin. Ebakuntza, kimioa eta radioa “ahaztuta” daude.

Gaur, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da. Guztiok jakin beharko genuke zertan datzan hain zabalduta dagoen minbizi mota hau.

Inguruan norbait baldin baduzue gaitz honekin: zaindu ezazue, maitasuna eman, … Nik ez dakit hau guztia egin nuen amarekin, askotan dudatan nago. Uste dut nahi baino gutxiago eman niola.

Baina, aurrera egin beharra dago!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

AURPEGI TXARRA

Batzutan heltzen da une bat ez dakizula zer egin. Desesperatuta nagoela? Izan daiteke, ez nuke ukatuko. Zergatik? Badakit, baina ez dakit. Gauza arraroa, bai.

Gauza askok kezkatzen naute. Nahi baino gehiago. Bolada txarra izan daiteke, baina bolada hau gehiegi luzatzen ari da. Nire errua izan daiteke, baina ez dakit. Ez dut jakin nahi. Blokeatuta nagola sentitzen dut, besteak blokeatzera heltzen naiz.

Asko pentsarazi dit esaldi batek: “Nahikari, inoiz ez duzu izan horrelako aurpegi txarrik”. Hamairu urteko ikasle batek botatakoa. Gero esaten dute ez direla ezertaz ohartzen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

INORA ERAMATEN EZ NAUTEN HAUSNARKETAK

Zertarako gaude hemen? Zein da gure funtzioa gizartean edota mundu aldrebes honetan? Berekoiak al gara? Galdera potoloak izan daitezke, baina askotan gure buruetan jira-biraka dabiltzanak.

Lagun batekin hizketan egon naiz, berekoia zela esaten zuen behin eta berriz. Beti berari buruz hitz egiten zuela. Ez dakit hori berekoia izatea den edota kezkak azalaraztea.Baina ez daukat dudarik, bigarren aukera dela (badakizu ez zarela berekoia, ez izan burugogorra!)

Gutxitan hitz egiten dut nire gauzei buruz, baina hitz egiten dudanean gehiegi izaten da, jendea kezkatzera heltzen naiz. Dosi handietan botatzen ditut kezkak, ez apurka-apurka. Baina ez dut uste berekoia naizenik, nahiz eta aitak askotan kontrakoa esan.

Zertarako gaude hemen? Nork jakin! Gaur egun ez dakit zein den nire funtzioa. Barkatu! Badakit: marroiak konpontzeko. Kakaz betetzen naiz besteek ez izateko arazorik. Espezie honetakoak ez gara ugariak, baina bizirik jarraitzen dugu. Tinko eusten diogu gure izateari!

Paranoia izan daiteke, baina izan dudan elkarrizketa batek zeozer hausnartzera bideratu nau. Bai, nik ere gustora alde egingo nuke hemendik. Inork ezagutzen ez nauen lekuren batera. Badakit nire lekua hemen dagoela: gurasoekin, lagunekin, nire ikasleak (bai, badakizue nire umetxoak direla), umeak, … Agian joan beharko nintzateke, jakiteko zer den sentsazio hori. Ez naiz ausarta hori egiteko ez beste ezer egiteko.

Bakoitzak bere lekua du, denok balio dugu, lan eginez lortu dezakegu nahi duguna, agobiatzea txarra da. Bizitza bizi behar da! Carpe diem!

P.D: “Da consejos, que para ti no tienes”, ezta?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

INFORMAZIO GAINDOSIA

Pasa den igandean Bizkaiko Bertsolari Txapelketa hasi zen Zamudion. Lehen kanporaketa honetan Gorka Ostolaza markinarra atera zen garaile.

Ez nuen aukerarik izan Zamudiora joateko. Normalean horrelakoak ez ditut galtzen, baina tamalez gaixo nengoen eta etxean gelditu behar izan nuen. Emaitza, saioa bukatu bezain pronto jaki nuen Xabi Paiaren eskutik. Informaziorik onena beti ematen du han egondako batek, bauna beti gustatzen zait jakitea komunikabideek zer esaten duten.

Astelehenetan ez dago  Berriarik, Gara erosten dut. Kulturako orrietara heldu eta igandeko saioari buruz, zero patatero! Aitak Deia erosten du, eta hortxe aurrekoaren antzekoa. Gaur Berrian orrialde bat zekarren, Garan artikulu txikitxu bat eta Deia oraindik ez dut begiratu.

Non dago informazioa? Bizkaikoa ez al da Euskal Herrikoa bezain garrantzitsua? Euskal Herrikoan informazio “gaindosia” izan genuen. Agian orain txarto ohitu naiz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin