Pasa den igandean Bizkaiko Bertsolari Txapelketa hasi zen Zamudion. Lehen kanporaketa honetan Gorka Ostolaza markinarra atera zen garaile.
Ez nuen aukerarik izan Zamudiora joateko. Normalean horrelakoak ez ditut galtzen, baina tamalez gaixo nengoen eta etxean gelditu behar izan nuen. Emaitza, saioa bukatu bezain pronto jaki nuen Xabi Paiaren eskutik. Informaziorik onena beti ematen du han egondako batek, bauna beti gustatzen zait jakitea komunikabideek zer esaten duten.
Astelehenetan ez dago Berriarik, Gara erosten dut. Kulturako orrietara heldu eta igandeko saioari buruz, zero patatero! Aitak Deia erosten du, eta hortxe aurrekoaren antzekoa. Gaur Berrian orrialde bat zekarren, Garan artikulu txikitxu bat eta Deia oraindik ez dut begiratu.
Non dago informazioa? Bizkaikoa ez al da Euskal Herrikoa bezain garrantzitsua? Euskal Herrikoan informazio “gaindosia” izan genuen. Agian orain txarto ohitu naiz.
Informazino faltaz gabilzala: Badakizu Nahikari zer dala eta Iturriaga eta Elortza aurton ez diran ariko lehiaketan? Inon ez dot topau arrazoia.
Iepa Patxi,
Ta ziuraski eztozu inon topako… Ze ingo dautsagu!
Kontua da bertsozaleak oso txarto ohituta daudela. Bertsolaritza izango da ziurrenik, Euskal Herrian orri, minutu eta telebista milioi gehien okupatzen dituen kultur eremua.
Bai, jendea mugitzen du. Bai eta?
Bizkaiko txapelketa garrantzitsua iruditzen zaizu, bai, eta? Gutxi iruditzen al zaizu Berrian orrialde oso bat, eta kronika bat Garan? Zer pentsatu behar dute ostantzeko kulturgileek?
Zenbat orri betetzen ditu astean gure antzerkiak? Nork elkarrizketatzen ditu zinemagile berriak? Bertsolarien granoak ere ezagutzen ditugu dagoeneko, argazkietan agertu eta agertu… ordea deus gutxi dakigu Arte Ederretatik ateratzen diren ehundaka artisten gainean.
Arte plastikoa? Birziklatzeko ezta?!
Bertsoak entzun eta entzun, begietan trapua jarri dugula ematen du, ez dugu besetrik aurrean.
Eta ni neu be, bertsozalea naz. Badakizu hori, baina neurrian.
Igor eta Unairi buruz galdetzen du batek, zer da kotileoa? Argi dago, ez dute izena eman, bere fasea bete dutelako Bizkaiko txapelketetan.. eta orain beste batzuei dagokie lehiatzea, eta Euskaldunako finala interesgarri egitea. Arrazoi nahikoa ezta? Ala morboarekin nahiago…?
Ba Fredi Paiak eta Etxahun Lekuek mehatxatu egin dituzte Unai eta Igor. Xabi Paiak entzerrona bat egingo du Durangoko udaletxean, eta Arkaitz Estiballes Iratxe Ibarrarekin hasi denetik, beldur dira durangarrak… holan hobeto?
Uste dut txarto ulertu duzula idatzi dudana eta zure erantzuna neurriz kanpo dagoela, haserre puntu batekin gainera.
Amorrua ematen didana da Euskal Herrikoari kristolako “bonboa” eman ziotela eta Bizkaikoari ez. Nik ganorazko kronika bat nahi dut edozein egunkaritan, edozeinek idatzia.
Beste arloetan ez dakit zer gertatuko den, baina behintzat Berriak beti ematen die tartea beste “espezialitatei” nolabait esateko.
Txarto ohituta gaudela? Izan daiteke, ez dizut kontrakoa esango, baina ez da horrela jartzeko ere. Baina agian bertsolaritzak beste arloek baino arrakasta gehiago du. Badakigu nola funtzionatzen duten komunikabideek: arrakasta duenari garrantzia ematen diote.
Neurriz kanpokotasuna eta haserre puntuak ohikoak dira Gaztelumendi jaunarengan. Footballa holakoa da.
Bestela, oso hausnarketa interesgarriak egiten ditu. Formak zainduz gero, Jabi Zabalaren txukuntasunera iritsiko zan, gertuko adibidea ipintzearren.
Barkatu mediku jauna.
Neurriz kanpoko zeozer esan al dut? Zer baina?
Politikoki polita izatea ez da nire desiorik behinena.
Baina argi eduki ere, ez naizela simulakroetan arituko. Funtsik gabeko kritika bati, adibideak jartzea zen nire helburua… kulturgintzatik. Neurriz kanpokoa? Morboa salatzeagatik?
Ez dut adibiderik behar, are gutxiago txukuntasunera. Alegia, zer esan eta zer ez esan neurtu behar badut, txukuntasunera heltzeko… lagunen pareko izateko… a ze adibideak, jauna!
Flipatuta utzi nauzu, benetan.
Baina tira, ez dut uste Nahikari harrituko zenik. Uste dut, bertsozaleek tratu onegia izan dutela prentsan orohar… eta Bizkaiko txapelketa nire ustez, gainbaloratua dugula. Herri honetan, asteburu bakoitzean zernahi gauzaren txapelketa bat dago. Denak dira inportanteak… eta denek ezin dute orri bana izan egunkari guztietan. Txapelketa nagusian izan zutela? Lau urtean behin, eta aski!
Gaur bertan, GARA egunkaria irakurri, atzoko saioaren kronika eta Bartzelonakok bertso eskolari buruzko orri oso bat…. kasi na!
Eta zin dagizuet ez nagoela haserre… agian, egotekotan, inoiz baino pozago! Ja ja!!