ZORIONAK BIKOTE!

Gaur gure Sabin eta Mertxek, 30 urte egiten dituzte ezkondu zirenetik. 1978ko maiatzaren 6an ezkondu ziren Laukizen. Euritsua izan zen eguna (ez gaur bezala), trumoi gutxi izan dira euren bizitzan.

Ekainean Tenerifera bidaliko ditut astetxu bat atseden har dezaten, merezita dute. Batez ere euren alaba aguantatzeagatik…

Ondo pasa eta beste horrenbeste bete ditzazuela!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

ENTZUTEAREN GARRANTZIA

Atzo Comunicación Humana arloan lan bat aurkeztu behar izan nuen entzutearen garrantziaz.

Zenbat min egin dezakeen entzuna ez izatea, askotan entzun baino entzuleak ere hitz egin behar duela, zerbait kontatu nahia batez ere guretzat garrantzitsua dena eta entzuleak gutaz paso egitea,… Mila adibide eta zein baino zein garrantzitsuagoa.

Harritu ninduen klaseko andra batek esan zuena. Metroan musikarekin goazenok errespetu falta daukagula. Metroan nire ipod-a pizten dut eta musika baxu-baxu eramaten dut: nire belarriek ez sufritzeko eta ondokoak ez molestatzeko.

Kaskoak jarrita badauzkat eta ikusten badut norbaitek zerbait galdetzeko asmoa duela, kentzen ditut. Ezagun edo lagunen bat topatzen badut, kendu eta berarekin hizketa hasten naiz.

Ez dut gezurra esango, askotan kaskoak jartzen ditut ondoan doazenen elkarrizketak ez entzuteko. Beste batzuk hor ibiltzen dira egunkari eta liburu artean ia zer entzuten duten.

Minutu horietan musikaren laguntzaz erlaxatzen naiz: ez ditut ume txikien negarrak entzun behar, edo Athletic-en partiduaren kronika, asteburuko ligeak, andreen seme-alaben gorabeherak,…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

LA TORTUGA DE DARWIN

Aspaldi ez nintzela antzerkira joaten, bi urte gutxi gorabehera. Larunbatean lagun batzuekin joan nintzen La tortuga de Darwin antzezlana ikustera Arriagara.

Carmen Machi aktoresa asko gustatzen zaigu, igandero Aida telesailean ikusten dugu Telecincon. Jendeari ez zaio bere papera ezta telesaila gustatzen, baina zer egingo diogu.

La tortuga de Darwin antzezlanean, historiari errepaso polit bat ematen zaio. Barre egin behar denean barre egiten da, une estuak daude, tristeak,… Harrigarria Machiren gaitasuna interpretatzeko, ahotsaren proiekzioa (beste aktoreei entzuteko txarto pasatu genuen), nola bereganatzen duen publikoa,…

Maizago joan beharko gara antzerkira, horrelako ezuste politak hartzera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

LIBURUAREN EGUNA

Pertsona asko ikusi ditugu kaletik liburu bat eta arroxa bat eskuan dutela. Nazioarteko liburuaren eguna ospatzen dugu.

Zenbat irakurtzen da? Estrategia bat izango da saltzaile eta editorialentzako? Euskarazko libururik erosiko da? Zeintzuk izango dira salduenak?

Durangoko Azokan  galdera berdinak egiten dizkiot nire buruari, eta gutxitan aurkitzen dut erantzunik.

Nik nire oparitxoa egin diot pertsona bati. Ohitura dudalako, baina urtean zehar liburuak ere oparitzen ditudalako.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

IPAR URIBEKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Berriro martxan! Bi urterik behin Bizkaiko Bertsolari Txapelketa antolatzen da eta udaberrian eskualdeetako txapelketak.

Gure eskualdekoa, Ipar Uribekoa, gaur hasten dan Sopelako Ander Deuna Ikastolan. Sei bertsolari lehiatuko dira finalerako zuzeneko txartelaren lortzeko.

Aurten aurpegi berri asko egongo dira. Algortako Bertsolari Eskolako gaztetxuek parte hartuko dute lehen aldiz (gaztetxu, gazte,… ez dakit zer diren!) eta pozgarriena, Itzubaltzetako bertso-eskolako bi kide ere.

Txapelketa baino, aukera izaten da jendearekin egoteko, bertso-eskoletako eta inguruko bertsozaleak batzeko. Ez dut aukera askorik jendearekin izateko, aurten ere epaile izatea egokitu zaidalako. Beste era bat bertsolaritza bizitzeko, baina era berean atsegin dudana. Gogorrena? Lagunak epaitzea!

Gaur lehenengo zita! Gozatu eta onenak irabaz dezala!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

GETXOKO EUSKARA AHOLKU BATZORDEA

Lehen oso gauza arraroa zen, baina orain nahiko arrunta da udal desberdinetan Euskara Zerbitzuak izatea. Getxoko Udalean orain urte batzuk jarri zen martxan eta nahiko arrakasta badauka.

Pasa den asteazkenean Euskara Aholku Batzordearen lehen bilera izan genuen. Batzorde honetan EBPNa aztertzen dugu, eta gure iritzia botatzen dugu: zer aldatu, zer mantendu, ekimen berriak sortu,… Beti ere ahal den neurrian,  uste dut euskara “salbatzeko” formula magikoa ez daukala inork.

Talde polita batu gara: irakaskuntza alorrekoak, kultura, merkataritza, aisialdia, euskalgintza,… esan daiteke alor guztiak ordezkatuta daudela.

Lan asko daukagu aurretik, ia  urte bete barru fruituak ikusten diren.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

ERRESPETU FALTA

Urritik Deustuko Unibertsitateko Aisialdi Institutuak antolatzen duen Kultura eta Solidaritatea Graduatuan matrikulatuta nago. Gogoz nengoen zerbait ikasteko eta kulturarekin zerikusia bazuen askoz hobeto.

Graduatu honetan jende nagusia da, gehienak 45 urtetik gorakoak. Asko ikasten nago eta esperientzia polita da.

Gaur adibidez, Bilboko Arte Ederretako Museora joan gara. Bertan koadroak interpretatu ditugu, bakoitzak zer ikusten zuen, aisialdiarekin nola lotu,… Oso interesgarria eta kontuta izanda, irakaslea primerakoa dela.

Ba beno, azkenengo eskola zenez, guztiok batera joan gara zerbait hartzera. Badago gizon bat Arrasatekoa dena, eta gogoz egoten da euskaraz hitz egiteko. Zerbait komentatzen hasi gara euskaraz eta orduan etorri da esaldi magikoa: “es una falta de respeto hablar en euskera cuando los demás no saben”.

Min egin dit esaldiak. Behintzat gure defentsan atera dira. Bion arteko elkarrizketa bat zen, ez zegoen beste inor tartean. Pertsona gehiago daudenean, hizkuntza aukeratzen dugu, inor ez sentitzeko txarto edota aparte.

XXI.mendean horrela ibiltzea penagarria da. Errespetu falta dela esatea, askoz okerragoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

GAI-JARTZAILEAREN AULKITIK

Nahiz eta aspaldi plazaratu Unai Elizasuren web orrialdea, gaur egon naiz begiradatxo bat ematen Gai-jartzailearen aulkitik blogari. “Bonbo” asko eman diote, baina ez zait hainbesterako iruditu.

Gai-jartzaile bezala aritzen naiz, askotan esan dut, eta lan gogorra da eta esker gutxikoa gehienetan.

Orrialdea begiratuta, izan dudan lehenengo sentsazioa hauxe izan da: Euskal Herrian gai-jartzaile bakarra dago. Uste nuen hausnarketarako, gogoetarako, eztabaidatzeko lekua izango zela (oso zaila, erantzun gutxi baitaude, jendea ez da ausartu).

Gai-jartzaileok beti kexatu izan gara ez dagoela “eskolarik”, gure kabuz ikasi behar dugula, hanka sartzeak eginez (nola ikasten da bestela!), esperimentoak eginez,… Bertsozale Elkarteari ikastaroak eskatu izan zaizkio trebatzeko, noizean behin ikastaroak egin dira, baina zerbait falta da. Elkarteak igorritako inkesta batean, hori aipatu nuen, horrelako zerbait falta dela.

Elizasu asko saiatu da webgunea sortzen, borondate onenarekin, baina ez dakit asmatu duen. Gaien biltokia da, beti ere nire ustean. Ziur naiz, baten batek saio bat prestatu behar duenean, eta urtean bakarra egiten badu, hona joko duela. Agian “copiar y pegar” egingo du, eraldaketa txiki bat eta listo!

Agian beste zeozer sortu beharko litzateke gai-jartzaile trebatuak eta ez hain trebatuak laguntzeko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Betidanik aitortu izan dut umeentzat eginak dauden filmak asko gustatzen zaizkidala. Marrazki bizidunen filma berriak ateratzen direnean, duda barik, zinemara joaten naiz.

Atzo Horton ikustera joan nintzen lagun batekin batera. Elefante sinpatiko baten istorioa da. Nahiko erraza umeek ulertzeko eta marrazki aski politak.

Arratsaldeko zazpietako emanaldira joan ginen, baina… Ez ginen konturatu umez beteta egongo zela aretoa. Nire denbora gehiena umeekin pasatzen dut, beraz, arazo barik. Txarrena izan zen  bi urteko hiru-lau ume joan zirela eta uste dut, erderaz esaten den bezala, “que les caí en gracia”.

Nire ilean ibili ziren, palomitaren bat bota zidaten, oihukatu belarrira,… Zer egingo diogu! Ez nintzen gogoratzen zer zen ume txikiekin pelikula bat ikustea.

Hori bai, ondoan zortzi urteko ume bat neukan eta asko gozatu zuen. Barrezka denbora osoan. Zerbait positiboa atera nuen aretotik.

Hori bai, pelikularen “moraleja”: pertsona bat, nahiz eta txikia izan, beti izango da pertsona.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

PIROPOAK SORTZEN

Algortako Bertsolari Eskolak Ahozkotasuna irakasten du DBH 1ean. Orain arte asmakizunak, ariketak,… egin ditugu. Orain aste batzuk piropoak landu genituen. Sortzeko formulak, nola duten eragin gehiago,…

Piropo horiekin bi saio egin ditugu: bata Aixerrota BHIn eta bestea San Nikolas Ikastolan. Beraien piropoak irakurri ditugu gitarraren laguntzaz, abesti desberdinak entzun piropoak aurkitzeko,… Saio polita.

Gauza batek izugarri harritu nau. Normalean itxurarik “gogorrena” dutenak, gozoenak izaten dira. Neskak edo mutilak “gorrotatzen” (hori esaten dute beraiek) dituztenak izan dira piroporik onenak. Zelako artea maitasuna adierazteko, gozotasuna, xamurtasuna,… Hunkigarriak.

Harrigarriena, ikasle horiek 13 urte dituztela. Oraindik ez dute dastatu maitasunaren alde gazi-gozoa, denbora badaukate.

Gero esaten dugu, nerabeek ez dutela sentimendurik eta gauza guztietaz paso egiten dutela.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina