Betidanik aitortu izan dut umeentzat eginak dauden filmak asko gustatzen zaizkidala. Marrazki bizidunen filma berriak ateratzen direnean, duda barik, zinemara joaten naiz.

Atzo Horton ikustera joan nintzen lagun batekin batera. Elefante sinpatiko baten istorioa da. Nahiko erraza umeek ulertzeko eta marrazki aski politak.

Arratsaldeko zazpietako emanaldira joan ginen, baina… Ez ginen konturatu umez beteta egongo zela aretoa. Nire denbora gehiena umeekin pasatzen dut, beraz, arazo barik. Txarrena izan zen  bi urteko hiru-lau ume joan zirela eta uste dut, erderaz esaten den bezala, “que les caí en gracia”.

Nire ilean ibili ziren, palomitaren bat bota zidaten, oihukatu belarrira,… Zer egingo diogu! Ez nintzen gogoratzen zer zen ume txikiekin pelikula bat ikustea.

Hori bai, ondoan zortzi urteko ume bat neukan eta asko gozatu zuen. Barrezka denbora osoan. Zerbait positiboa atera nuen aretotik.

Hori bai, pelikularen “moraleja”: pertsona bat, nahiz eta txikia izan, beti izango da pertsona.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude