PIROPOAK SORTZEN

Algortako Bertsolari Eskolak Ahozkotasuna irakasten du DBH 1ean. Orain arte asmakizunak, ariketak,… egin ditugu. Orain aste batzuk piropoak landu genituen. Sortzeko formulak, nola duten eragin gehiago,…

Piropo horiekin bi saio egin ditugu: bata Aixerrota BHIn eta bestea San Nikolas Ikastolan. Beraien piropoak irakurri ditugu gitarraren laguntzaz, abesti desberdinak entzun piropoak aurkitzeko,… Saio polita.

Gauza batek izugarri harritu nau. Normalean itxurarik “gogorrena” dutenak, gozoenak izaten dira. Neskak edo mutilak “gorrotatzen” (hori esaten dute beraiek) dituztenak izan dira piroporik onenak. Zelako artea maitasuna adierazteko, gozotasuna, xamurtasuna,… Hunkigarriak.

Harrigarriena, ikasle horiek 13 urte dituztela. Oraindik ez dute dastatu maitasunaren alde gazi-gozoa, denbora badaukate.

Gero esaten dugu, nerabeek ez dutela sentimendurik eta gauza guztietaz paso egiten dutela.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude