UDALEKUETATIK BUELTAN

28an bueltatu nintzen bertso-udalekuetatik. Orain arte “lanpetuta” ibili naiz eta orain idaztea erabaki dut.

Pasa den urtean esan nuen bezala, bertso-udalekuak desberdinak dira. Aurtengoak ere izugarriak izan dira, nik behintzat, ederto pasatu dut.

Urederra 2008 por ti.

Beti bilatu behar da alde negatiboren bat eta hori beroa izan da. Bero handia egiten zuen egunean zehar (Nahikari eta beroa ez dira ondo moldatzen), behintzat gauen freskatzen zuen eta oso ondo egin dugu lo.

Bestela ere oso ondo. Aurten ume gutxi egon dira, hemeretzi. Erlazioak estutzeko askoz hobea izan da, baina ni ohituta nago ume gehiagorekin ibiltzera, baina hala ere, oso ondo!

Ekintzetan denetarik izan dugu. Bertso-oka, Erronka Eguna, Egun Aldrebesa,… Aspaldi ez nituela umeak hain motibatuta ikusten jokoak egiterakoan. Egiten zuen beroarekin, denak korrika, guztia ematen, bata besteari laguntzen,…

Nire garaian horrelako udalekuak egon balira… Behintzat aukera daukat begirale bezala bizitzeko, barruan daukadun umetxo hori kanporatzeko. Bertsoa gustukoa dute, abestea, inprobisatzea,… Bertsolaritza bizi dute, nik euren adinean bizi ez nuen bezala. Bai, enbiria puntu bat daukat. Sanoa!

Umeak, zer esan. Pasa den urtetik ezagutzen nituen gehienak eta berriekin oso ondo konektatu dugu. Denek pasatu dute oso ondo, edo hori helearazten ziguten. Bertso-afarietan gozatzen zuten. Aho zabalik bertsolariei begira. Batzuen lehenengo bertso-afaria izan, beste batzuek asko daramatzate bizkarrean. Denak ez dabiltza bertso-eskolan, baina bakoitzak bere aportazioa egiten zuen: gaiak prestatu, abestu, ideiak eman,…

BERTSO-OKA, fitxa berdeak por ti.

Begiraleekin primeran. Taldea edaaarra! Elkarrekin oso konpondu gara. Bata besteari lagundu, ideiak eman, goizek ordu txikitan hurrengo eguneko ekintzak prestatu,… Juergaren oraindik daukagu pendiente.

Azken egunean, beti bezala, negarrak. Lagun ezkutuan, bertso hunkigarriak entzun genituen, eta batek baino gehiagok negar malkoak isuri zituen. Sentimenduz jositako bertsoak ziren.

Urte bete itxaron beharko dute berriro elkarrekin egoteko. Halare, jaietan, saioren batean, txapelketan edotan ikastolen aldeko jairen batean elkar ikusiko dute.

Datorren urterarte!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

DESKONEKTIN

Nahiko utzita daukat bloga azkenaldian, oporretan nago! Komatxo artean hobe: “oporretan”.

Barikuan banoa, Eulate aldera, Nafarroara. Bertso-udalekuetara noa begirale bezala. Pasa den urtean ederto pasatu nuen, ia aurten berdina den.

Deskonektin izena jarri diot artikuluaren izenari. Zergatik? Agian hori behar dudalako. Hiru egun egon naiz hemendik kanpo, atseden apur bat hartzen: portatil barik, mugikorra itzalita, naturaz gozatzen, eguzkiaz, familiaz, lagunetaz,…

Nahiz eta udalekuetan egon, hemendik deskonektatuko dut: lana, ikasketak, egunerokotasuna,… Askok pentsatzen dute masoka naizela, baina dagoena da. Begirale lana gustatzen zait, ondo egiten dut (edo behintzat, hori pentsatu nahi dut) eta gainera dirutxu bat ateratzen dut (bai, kristolako zortea daukat eta ez dut kobratzen uztaila, abuztua eta iraila).

Pena ematen dit ez naizela skoutekoekin joango. Baina beno, horiekin beti izango dut joateko aukera. Orain Errioxa aldean dabiltza eta dirudienez, oso ondo doa guztia. Pozten naiz!

Hamar egun barru bueltatuko naiz. Istorio berriekin, lasaituta, abots barik (oraindik ez dut berreskuratu eta ez dut pentsatu nahi nola itzuliko naizen), nekatuta,… baina barne-lasaitasun eta poztasunarekin.

Ondo izan!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

EUSKALTEL ETA BERE MATXURAK

Atzo arrastiko 3etan, mugikorra hartu eta koberturarik ez. “Zorte ona” izaten dudanez mugikorrekin, buruan sartu zitzaidan nire mugikorra hilda zegoela.

Azkenean konturatu nintzen ez zela nire arazoa soilik, beste batzuk ere berdina zeukatela. Matxura arineketan baten konponduko zuten.

Gabeko hamarrak eta oraindik kobertura barik. Eskerrak ez nintzela inon geratuko lotara, juergan edo nik zer dakit non. Orain esaten dute uztaileko asteburu guztietan deiak doan izango ditugula.

Kaltea egina dago.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Deustuko Unibertsitateko aldizkaria heltzen zaidan bakoitzean amorruz beteta jartzen naiz.

Irakurtzen hasten naiz eta artikulu gehienak erderaz egoten dira. Euskaraz dauden bakarrak elkarrizketak, euskararekin zerikusia duen albisteren bat…

Gotzon Garate, bere garaian, saiatu zen aldatzen. Euskal Filologiako ikasleak ere gure ahalegina egin genuen, baina kaka!

Aldizkaria adibide bat da. Pasilloak, oharrak,…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

ESPAINIA-ITALIA, HIL ALA BIZIKO PARTIDA???

Goizean, egunkaria irakurtzen nengoen bitartean, estatuko telebista kateetako tertuliak entzuten egon naiz. Denetan gai berdina: Espainia eta Italiaren arteko futbol partida.

Ez al daude nahikoa arazo estatuan horretaz hitz egiteko ordu bete luzean?

Nahiago dut entzutea krisia dagoela, euriborrak gora egin duela,… baina Eurokopa lehenetsia egotea. Espainiarren aberria jokoan egongo ote da?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

¡OJALÁ VIVIESE EN MADRID!

Hori esan dit gaur nire ikasleak amorruz beteta: “¡ojalá viviese en Madrid!

Otsailetik ematen dizkiot eskola partikularrak: Euskara eta Natur Zientziak. Dbh 2 ikasten dago Opuseko ikastetxe batean. Euskaldunalgoak izateko, Natur Zientziak euskaraz irakasten dituzte. Kapaza da arloa aurrera ateratzeko, baina euskararekiko duen jarrera… penagarria da.

Bihar azterketa dauka, eta gaur klase intentsiboa izan dugu. Gaur bota dizkidan perletako batzuk:

– ¿Por qué hay que estudiar una lengua muerta?

– ¡Esto es peor que el chino! Por lo menos el chino se utiliza más.

– ¿Tú sabes qué es no entender nada?

– Porque el euskera lo has elegido como trabajo, sino no lo estudiarías.

– ¡Si solo lo hablan cuatro aldeanos!

Gogorra izan da gaurko eguna.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

HOBEKUNTZA TXIKI BAT

Bigarren bisita otorrinora. Lehen bronka: “Ez duzula baja hartu? Jarraitu zure ahotsa eta osasunarekin jolasten”. Eskerrik asko mediku jauna!

Behintzat esan dit hobetu dutela ahots kordek eta larinjea perfekto dagoela. Zerbait bada…

Diagnostikoa: ixilik egon beharra, botikekin jarraitu eta lasaitasuna. Badakidala zer egin behar dudan, nire esku dago hobetzea edo ez.

“Badakizu gaur egun mikrofono oso onak daudela eskolak emateko?” Falta zitzaidana, bertsolaritza klaseak mikrofonoarekin ematea. Betidanik pentsatu izan dut nire ahotsa grabea zela, oso indartsua, baina uste baino ahulagoa da.

Bi aste barru, berriro bueltatu behar naiz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

ZUBIAURRE KASUA

Teleberria ikusten nago une honetan. Zubiaurre jokalariari buruzko kasuaren sententzia atera da behingoz: Zubiaurrek eta Athletic-ek bost milioi euro ordaindu beharko dizkiote Errealari.

Diruarena ez dit arduratzen (hein batean, Athletic-eko bazkidea naizelako), okerragoa iruditu zait ETBren jarrera.

Kalera atera dira, jakiteko zein zen herritarren iritzia, Bilbon zein Donostian. Gehien harritu nauena da, ez dutela emakumerik elkarrizketatu. Denak gizonak eta gehienak 50 urtetik gorakoak. Besteek ez omen daukate iritzirik, eta arraroa iruditzen zait emakumerik ez egotea grabaketa egin duten orduan.

Etb 2ren audientziak behera egin du, agian orain beherago joango da.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

AHOTS BARIK…

Ahotsa nire lan tresna garrantzitsuena da. Bertsolaritza irakasteko abestu behar dut eta azalpenak ere ahoz eman behar ditut.

Aste Santuan gripea izan eta gero, molestia batzuk neuzkan eztarrian, baina ez nion garrantziarik eman. Ba beno, astelehenean sorpresatxua izan nun. Altzatu eta odola botatzen hasi nintzen ahotik. Bazkaldu eta gero berriro.

Medikuarengana joan nintzen, esan zidan lasai egoteko. Zain bat apurtuta neukala (zain txiki bat) eta txarrena zela ahots kordetan lesioren bat nuela.

Diagnostikoa: Otorrinora eta Foniatrara lehenbailehen eta niretzat zailena: ixilik egon beharra!

Hori bai, Otorrino jaunak ekainaren 10erako eman dit zita. Ia zer egiten dudan…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 iruzkin

WORLD CAFE-A BILBON

Aspalditik eman nuen izena, atzeratu eta gaur heldu da eguna. Radio Euskadiren 25 urteak ospatzeko World Cafe-a antolatu dute Bilbon, Guggenheim-aren kanpoaldean.

Hasiera batean ez nengoen oso ziur zer izango zen, nola funtzionatuko zuen,… Webgunean ikusi eta animatu nintzen.

Goizeko 10.30etarako hantxe geunden, gure akreditazioa hartzen eta mahai bat hautatu dugu: 161 zenbakiduna. Denbora gutxian andra bat eta neska bat elkartu zaizkigu. Hizketan hasi gara, nahiz eta moderatzailea ez egon. Susana Martín batu zaigu, Boulevard irratsaioko kideetako bat. Hurrengoan Elena Rosales, Más que palabras irratsaioko kolaboratzailea eta azkenik aurkeztu ez den moderatzaile bat (jatorretik gutxi zeukan).Danari buruz hitz egin dugu: hezkuntza, bizitza itxaropena, lan-baldintzak, nola aldatu den Euskal Herria azken 25 urteetan,…

Oso aberasgarria izan da. Hori bai, gauza bat bota dut faltan: gazteak. Nabaritu da gazteok ez dugula irratia entzuten. Teknologia berrietara jotzen dugu eta betiko komunikabideak nahiko ahaztuta ditugu.

25 urte barru berriro elkartuko gara?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin