DESKONEKTIN

Nahiko utzita daukat bloga azkenaldian, oporretan nago! Komatxo artean hobe: “oporretan”.

Barikuan banoa, Eulate aldera, Nafarroara. Bertso-udalekuetara noa begirale bezala. Pasa den urtean ederto pasatu nuen, ia aurten berdina den.

Deskonektin izena jarri diot artikuluaren izenari. Zergatik? Agian hori behar dudalako. Hiru egun egon naiz hemendik kanpo, atseden apur bat hartzen: portatil barik, mugikorra itzalita, naturaz gozatzen, eguzkiaz, familiaz, lagunetaz,…

Nahiz eta udalekuetan egon, hemendik deskonektatuko dut: lana, ikasketak, egunerokotasuna,… Askok pentsatzen dute masoka naizela, baina dagoena da. Begirale lana gustatzen zait, ondo egiten dut (edo behintzat, hori pentsatu nahi dut) eta gainera dirutxu bat ateratzen dut (bai, kristolako zortea daukat eta ez dut kobratzen uztaila, abuztua eta iraila).

Pena ematen dit ez naizela skoutekoekin joango. Baina beno, horiekin beti izango dut joateko aukera. Orain Errioxa aldean dabiltza eta dirudienez, oso ondo doa guztia. Pozten naiz!

Hamar egun barru bueltatuko naiz. Istorio berriekin, lasaituta, abots barik (oraindik ez dut berreskuratu eta ez dut pentsatu nahi nola itzuliko naizen), nekatuta,… baina barne-lasaitasun eta poztasunarekin.

Ondo izan!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude