Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Eta… 26!!!

Denbora nahi baino arinago pasatzen da eta gaur 26 urte betetzen ditut. Gazte-txartela kendu didate, Metroko gazte-txartela,… Zer egingo diogu! Saiatuko gara ondo pasatzen, hori bai: lanean eta unibertsitatean! Hori bai egun ona!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

PAPERA, PAPERA ETA PAPERA!!!

Igandean aukeratu beharko dugu nor izango den Espainiako “errege”. Erregea badaukate, baina politikariek monarka baino gehiago agintze dute. Onartu beharra daukat e-maila erabiltzen dudala posta arrunta baino gehiago. Nostalgikoa izango naiz, baina poz-pozik altzatzen naiz goizetan nire etxeko postontzia begiratzeko: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

KARMELE MITXELENA ABRA SARIAN NAGUSI

Atzo bertan VII. Abra Saria ospatu zen Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan. Sei bertsolarik abestu zuten: Aimar Karrika, Alazne Untxalo, Karmele Mitxelena, Itxaso Paya, Eñaut Uruburu eta Gillen Hiribarren. Nahiko parekatua joan zen saioa, akatsen bat tarteko, bakarkako saioen ondoren, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

HARRY POTTERren UNIBERTSOA

Gaur Bilbon izan naiz. Lehenengo unibertsitatean eta ondoren Corte Inglesean. Motxila, maleta,… horrelako zerbait behar nuen portatila sartzeko eta hara zer aurkitu dudan: ume andana ilara batean eta tipo bati entzuten! Harry Potter omen zen. Bai, gaur Harry lagunaren azken liburua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

5 URTE EGUNKARIA BARIK

Gaur bost urte, adierazpen askatasuna ukatu ziguten (beste esparru askotan bezala. Gaur bost urte, euskarazko egunkari bakarra itxi zuten: Egunkaria. Gaur bost urte, herriak Egin, Egin Irratia, Ardi Beltza,… eta beste komunikabide euskaldunekin gertatutako berdina gogoratu zuen. Gaur bost urte, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

ORAIN EDO INOIZ EZ

Atzo arratsaldean zinemara joan nintzen Ainhoarekin “Ahora o nunca” filma  ikustera. Morgan Freeman eta Jack Nicholson dira protagonistak. Urte bete eman diete gehienez bizitzeko. Minbizia dute. Carpe diem! Geratzen zaien denbora apurra aprobetxatzea erabakitzen dute eta horretarako zerrenda bat egiten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

EZ DIRA BATERAGARRIAK

Etxean betidanik izan dugu asteburuetan egunkari gehienak erosteko ohitura. Batzuentzat dirua botatzea da, beste batzuek hortaz aprobetxatzen dira (ez duzu izango atzoko egunkaria gauza bat begiratzeko?), beste batzuentzat ideologia definitua ez izatea da. Berriako harpideduna naiz (Egunkaria zen garaitik) eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

3 URTE BLOGEATZEN

Lanpetuta ibili naiz, banekien nire blogaren “urtebetetzea” urtarrilan zela, baina konturatu ere ez naiz egin… Ba bai, Nire begietatik bloga 2005eko urtarrilaren 27an ireki zen. Blogspoten hasi eta gero Goienara pasatu nintzen, plataforma euskaldun batera. Nire bizitza isladatu dut blogean: irakasle kontuak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 iruzkin

IKASKETAK…

Gaur irakasle batek esan dit, arreta gehiago jarri behar diodala nire karrerari. Arrazoia eman diot. Norbaitek arrazoia duenean eman behar zaio, hala esan izan didate etxean. Apurtxu bat pentsatu eta gogoratu naiz pasa den igandean irakurri nuen artikulu batekin El Semanalen: “Mileuristas … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

TXIKITAKO OROITZAPENAK (IV)

Zapatua, goizeko 9ak. Ez neukan arazorik goiz altzatzeko, nahiz eta asteburua izan eta lo egiteko aukera paregabea izan. Partidua neukan nire taldearekin. Jende gutxik daki, baina 14 urte izan arte futbolean  nenbilen (hanka guztiz izorratu arte). Irrikitan nengoen larunbatak heltzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1