EZ DIRA BATERAGARRIAK

Etxean betidanik izan dugu asteburuetan egunkari gehienak erosteko ohitura. Batzuentzat dirua botatzea da, beste batzuek hortaz aprobetxatzen dira (ez duzu izango atzoko egunkaria gauza bat begiratzeko?), beste batzuentzat ideologia definitua ez izatea da.

Berriako harpideduna naiz (Egunkaria zen garaitik) eta egunero hartzen dut kioskoan (nahiko arriskutsua da etxean hartzea, ziur nago buzoitik eramango lukeela baten batek, nahiz eta tutik ere ez ulertu).

Gara astelehenetan eta asteburuan erosten dut. Oraindik ez dut ulertu zergatik ez duten Berria astelehenetan argitaratzen, falta botatzen dugu. Aitak Deia erosten du egunero eta asteburuetan El Correo. Igandeetan El Pais erosten dut.

Nire prentsa saltzailearen ustez, egiten dudana ez da batere ulergarria, egunkari guzti horiek ez dira bateragarriak. Ez dut uste bakarra naizenik hau egiten duena. Gustokoa dut jakitea zer idazten den Madril aldean, nola aldatzen den berri bat Berriatik Garara, Garatik El Correora,… “dibertigarria” da jakitea nola aldatzen dituzten berriak, nola aldatzen duten zentzua batetik bestera,… Bakoitza geratzen da gehien gustatzen zaionarekin.

Bateragarria bada hauek guztiak erostea. Informazioa ezinbestekoa da herri honetan. Albisteekin bonbardeatzen gaituzte, gezurrekin, egiekin,… Aukeratuko dugu zein den egiazkoa eta zein komeni zaigun.

Hori bai: ez naiz euskaldunagoa Berria erosteagatik, ez espainolagoa El Pais erosteagatik. Nire ideologia eta pentsamendua argi daukat zein den, egunkariek ez didate aldaraziko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun EZ DIRA BATERAGARRIAK-ri

  1. egilea: bat..

    Guk ere etxean ohitura hori dugu, eta oraindik eta zabalago egiten dut ahal dudan guztietan unibertsitateko liburutegian. Nire ustez erabat aberasgarria da, iturri ezberdinetatik jasotzea, txanponaren aurpegi ezberdinak (ez bi soilik)  ikustea, eta gai zehatz batzuetan, erabat interesgarria da.

    Ondo izan!

  2. egilea: julen

    iep!

    nik ere berria hartzen dut arpipedun bezala,eta astelenetan gara.etxean betitik “diario vasco” hartzen da(hau nafarroa da baina gure herriko berriak gipuzkoakoan ere agertzen direnez…) eta sarri egin izan dut zuk erran duzuna..albiste bat hartu eta konparatu….eta xelebrea da ze diferentzia dagoen batetik bertzera, notizia bat emateko modua aldatu ta  nola alda daitekeen mezua.

    eta zuk erran bezala, enaiz euskaldunagoa berriako harpipedun izategatik, ez eta diario vasco leitzegatik ere.

    beno,ongi segi!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude