TXIKITAKO OROITZAPENAK (IV)

Zapatua, goizeko 9ak. Ez neukan arazorik goiz altzatzeko, nahiz eta asteburua izan eta lo egiteko aukera paregabea izan.

Partidua neukan nire taldearekin. Jende gutxik daki, baina 14 urte izan arte futboleanĀ  nenbilen (hanka guztiz izorratu arte). Irrikitan nengoen larunbatak heltzeko eta baloiari ostikadak emateko, lagunekin egoteko, ondorengo hamaiketakoa egiteko,… berezia zen.

Hasieran mutilekin hasi nintzen, baina geroago nesken taldea sortu genuen. Neskekin egon nintzen lau urte horietan, birritan irabazi genuen liga eta birritan geratu ginen azpitxapeldun.

Txarrena? Aita gure entrenatzailea zela… Onena? Lagun giroa eta nesken futbolari gure bultzadatxoa eman geniola.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

1 Response to TXIKITAKO OROITZAPENAK (IV)

  1. egilea: Ainhoa

    Nahikari futbolari!!!!!!!! a ze nolako oroitzapenak, ni txikitan igeri
    egiten nuen, urte pilo bat eman nituen igeriketan, baina handitu
    nintzenean eta konpetizioak egiten hasi ginenean utzi nuen, no me gusta
    competir! jajajajaja muuuuuuuuuuuuuuuaaaaaaaaaaaaaa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude