Asteazkenean Bilbora joan behar izan nintzen kontu batzuk zirela eta ez nuen aukerarik galdu Unai Elorriagaren azken eleberria erosteko: Londres kartoizkoa da. Oraindik ez naiz berarekin hasi, baina itxura ona dauka.
Liburuaz gain, diska bat ere etxeratu nuen. Bide Ertzeanen Leidor Sessions diska eta dvd-a. Urtarrilean grabatu zuten zuzenean, Tolosako Leidor aretoan. Itzela! Hasieratik jarraitu dudan taldea eta benetan, izugarri gozatu dudala dvd-a ikusten. Aspaldiko kantuei egindako konponketek merezi dute. Ubeda anaiek asmatu dute azken diskarekin.
Opari bezala jarri duten azken kantua, a capella abestuta, asko gustatu zait. Baina nire kantua izango dena, duda barik: Aurrez amestu gauetan. Entzuten dudan bakoitzean hunkitzen nauen kantu horietakoa.
Aurrez amestu gauetan… bake hutsa. Kantu zoragarria da… eta talde hau Euskal Herriko talderik onenetarikoa, dudarik gabe…
Asko gozatzen dut kantuarekin, oroitzapen asko dakarzkit. Bakea, lasaitasuna,… gauza asko transmititzen ditu. Ubeda anaiak artista batzuk dira!